‘Jantzi aldaketa’ izango da aurtengo Inauterien irudia

Jose Manuel Esnal Urdanpilleta da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Jantzi aldaketa izena du bere lanak, eta denetara 28 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu direnak. Lanak hilaren 13tik 26ra jarriko dituzte ikusgai Zuloaga Etxea...

Jose Manuel Esnal Urdanpilleta da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Jantzi aldaketa izena du bere lanak, eta denetara 28 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu direnak. Lanak hilaren 13tik 26ra jarriko dituzte ikusgai Zuloaga Etxean.

Erakusleiho lehiaketa
Hilaren 18an, Inauterietako bazkaria egingo dute Arma plazan. Sarrerak salgai jarriko dituzte gaurtik eta astebetez, Arma plazako Ttopara kafetegian eta Kale Nagusiko Wanba eta Etxeberria tabernetan. Prezioa 20 eurokoa da eta bazkaria 14:30ean hasiko da. Gainera, Inauterietako II. Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko izena BAZ-en eman behar da, larunbata baino lehen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.