Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Emakumeen, presoen eta euskararen gaineko mozioak onartu ditu udalak

Pentsioen gainekoa ez du onartu, «beste eremu batekoa delako»; Euskararen plan berria aurrera atera da.  Hereneguno udalbatzarrean, lau mozio aztertu zituzten Udalbatzako kideek, eta hiru atera ziren aurrera. Lehenengo, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari buruzkoa onartu zuten zinegotziek aho batez (Bilduko zazpi zinegotzi zeuden udalbatzarrean, eta EAJko biak). Herriko emakume taldeek lana goraipatu, eta bere egin zuen Udalbatzak. Horrez gain, Miren Irigoien zinegotziak zehaztu zuen, protokolo bat prestatzen ari direla erasoak gertatzen diren kasuetarako, eta hezkuntzan ere indarrak jarriko dituztela, «gazteen artean jarrera horiek errepikatzen direlako». Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa zen bigarrena. Hilaren 16an baraualdia egingo dute Oiartzungo hautetsiek presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestazioarekin ere bat egin du udalak. Bilduren bozkekin atera zen aurrera, eta EAJ abstenitu egin zen. Aitor Santxezek beste testu bat irakurri zuen, abstentzioaren zergatia azaltzeko. Onartutako hirugarren Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoa zen. Zinegotzi guztiek bozkatu zuten alde. Irati Etxebeste ziengotziak zehaztu zuenez, euskaraz bizi ahal izateko jarraituko du udalak lanean: «Euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EAJk beste testu bat irakurri zuen. Mozio bat ez zuen onartu Udalbatzak, Bilduren kontrako botoekin: pentsioak izoztearen gainean aurkeztutakoa. Espainiako Gobernuari pentsioak ez izozteko eskatzen zuen mozioak, eta kontrako bozkaren zergatia azaldu zuen Aiora Perez de [...]

admin
Bidasoa
2011/12/02

Pentsioen gainekoa ez du onartu, «beste eremu batekoa delako»; Euskararen plan berria aurrera atera da. 

Hereneguno udalbatzarrean, lau mozio aztertu zituzten Udalbatzako kideek, eta hiru atera ziren aurrera.

Lehenengo, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari buruzkoa onartu zuten zinegotziek aho batez (Bilduko zazpi zinegotzi zeuden udalbatzarrean, eta EAJko biak). Herriko emakume taldeek lana goraipatu, eta bere egin zuen Udalbatzak. Horrez gain, Miren Irigoien zinegotziak zehaztu zuen, protokolo bat prestatzen ari direla erasoak gertatzen diren kasuetarako, eta hezkuntzan ere indarrak jarriko dituztela, «gazteen artean jarrera horiek errepikatzen direlako».

Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa zen bigarrena. Hilaren 16an baraualdia egingo dute Oiartzungo hautetsiek presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestazioarekin ere bat egin du udalak. Bilduren bozkekin atera zen aurrera, eta EAJ abstenitu egin zen. Aitor Santxezek beste testu bat irakurri zuen, abstentzioaren zergatia azaltzeko.

EAJko Aitor Santxezek bi testu irakurri zituen: presoena eta euskararena.

EAJko Aitor Santxezek bi testu irakurri zituen: presoena eta euskararena.

Onartutako hirugarren Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoa zen. Zinegotzi guztiek bozkatu zuten alde. Irati Etxebeste ziengotziak zehaztu zuenez, euskaraz bizi ahal izateko jarraituko du udalak lanean: «Euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EAJk beste testu bat irakurri zuen.

Mozio bat ez zuen onartu Udalbatzak, Bilduren kontrako botoekin: pentsioak izoztearen gainean aurkeztutakoa. Espainiako Gobernuari pentsioak ez izozteko eskatzen zuen mozioak, eta kontrako bozkaren zergatia azaldu zuen Aiora Perez de San Roman alkateak: «Ados gaude mozioak dioenarekin eta herritar guztiek dute mozioak aurkezteko eskubidea. Egia da, pentsioak izozteak erosketa ahalmena mugatzea dakarrela, eta horrek kontsumoa mugatzen du, eta langabeziak gora egiten du, baina mozioak Toledoko Ituna ere aipatzen du, eta hori bestelako eremu bati dagokio. Guk ez dugu babesten itun hori, eta ez dugu sinisten lan esparru horretan. Gure esparrua herria da lehenengo, eta gero Euskal Herria». EAJko bi zinegotziek, Aitor Santxezek eta Mikel Idiazabalek, alde bozkatu zuten.

Euskara Biziberritzeko Plana
Euskara Biziberritzeko II. Plana Oiartzunen, 2012-2017rako Plan Estrategiko berria ere onartu zuten, aho batez. Etxebeste Euskara zinegotziak azaldu zuen pozik dagoela udala: «Plana osatzeko prozesua parte hartzailea izan da, hainbat alorretako 112 oiartzuarrek parte hartu dute, eta erantzuna ona izan da. Herria gero eta euskaldunagoa izateko bidean jarriko dugu planarekin».

EAJko Idiazabalek puntu bat zehaztu zuen: «Krisia kontuan hartzea nahi dugu, eragina izango baitu planean». Etxebestek erantzun zion: «Aintzat hartuko dugu, plana egoera idealaren isla baita, baina konziente gara egoeraz, eta egokituko dugu».

Taxi tarifak, beilatokia eta Alkoholiko Anonimoak
Beste puntu batean, auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2012rako tarifak onartu zituzten aho batez. Oarsoaldeko tarifak KPIa baino gutxiago igoko direla zehaztu zuen Aiora Perez de San Roman alkateak, eta bakarrik gutxieneko tarifari dagokiola igoera (zazpi zentimo inguru).

Udal beilatokiaren memoria eta erregelamendua onartu zituzten, bestalde, Bilduren aldeko botoekin. EAJk nabarmendu zuenez, zerbitzua defizitarioa da, eta ez da oinarrizkoa. Alkateak erantzun zien: «Oinarrizkoa ez izanda ere, gaur egun oso garesti ateratzen da hiltzea, eta herritarrei lagundu behar diegu».

Madalensoron dagoen lokal bat Alkoholiko Anonimoak-en esku uzteko hitzarmena ere aho batez atera zen aurrera: «Zerbitzu garrantzitsua eskaintzen diete hainbat oiartzuarri». Ursoroeta etxola erabiltzeko udalak eta Artelatzek sinatutako hitzarmena ere onartu zuten, baita Karrikako Bidasoro eremuko urbanizazioaren harrera egitea ere.

Udalbatzarrean landutako mozioak eta udalbatzarreko bideoak hemen ikus ditzakezue.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.