
Urtarrilean Espainiako Diputatuen Kongresuan 2026rako pentsioen igoera indargabetzearen alde bozkatu zuten alderdi eskuindarrek, eta horren aurka mobilizatu da Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.

Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara elikagaiak eramateko bilketa egingo dute, otsailaren 5etik 7ra bitarte.

Belaunaldi artekoa izango da eta emakumeen parte hartzea sustatzeko helburua du lagunarteko txapelketa honek. Artalekuko zelaian arituko dira 09:30etatik aurrera.

Hilaren 26an egingo dute eskolartekoen topaketaren hirugarren ekitaldia Txingudi Rugby Klubak antolatuta.

Harrobiko talde bakarra izan da irabazi duena Txingudi-Baztan. Bestalde, senior taldeek, Biok Txingudik eta Zaisa Txingudik, partida zailak jokatu zituzten.

Epaileak lau urteko espetxe zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urteko urruntze agindua eman ditu. Irakaslea duela hogei urte ere epaitua izan zen beste adin txikiko batekiko sexu gehiegikeriagatik, baina absolbitu egin zuten.

Eguzki Euskal Herriko Talde Ekologistak Hezeguneen Nazioarteko Eguna probestu du San Lorentzo urmaelak handitzeko duen premia helarazteko.

Zaisa Txingudik liderraren bisita jasoko du Plaiaundin larunbatean 16:00etan eta Biok Txingudik Gasteizen jokatuko du igandean 11:45etatik aurrera.

Txingudi Errugbi Taldeak ateak irekiko dizkie Irungo eta eskualdeko emakumeei errugbia probatzeko. Horretarako, egun osoko programazioa ondu du klubak.

Langileek hiru hilabete daramatzate greba mugagabean, eta argi dute mobilizazioa dela bide bakarra. Elkarretaratzea 12:00etan izango da, Txingudi merkataritza zentroko dendaren aurrean.

Bihar eta etzi, hilaren 6an eta 7an, produktu ez-galkorrak eta higienikoak jasoko dituzte hiriko BM, Super Amara eta Eroski supermerkatuetan, baita zenbait ikastetxetan.

7 eta 12 urte arteko haurrek eman dezakete izena udalekuetan. Hiru txanda antolatu dituzte uztailerako, eta beste hiru abuzturako.

Durango Ermarmotorren aurka porrot egin zuen Biok Txingudik asteburuan. Hala ere, Euskadiko lehenengo mailara sailkatu eta Gipuzkoako bigarren talde bilakatzea lortu dute.

Bigarren fasea bukatzeko gutxi falta zaio Bidasoko taldeari eta hirugarren postuan sailkatzeko aukerak baditu. Bihar dute partida.

Play off postuetatik libratzeko aukera izango du Biok Txingudik. Bestalde, Zaisa Txingudik ere etxean jokatuko du.

Igor Enparan Araneta izan da orain arte, eta orain, presidenteordea izango da hondarribiarra. Bestalde, partzuergoaren 2025eko aurrekontuak ere onartu dituzte.

Iruñeko La Unica jasoko dute etxean larunbat honetan eta zelaiaren egoera erabakigarria izango da Plaiaundikoentzat. Bestetik, Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan taldea lider izateko xedez irtengo da zelaira.

Biok Txingudi taldeak Durango Ermarmotor taldearen kontra jokatuko du. Zaisa Txingudi taldeak Iruña taldearen kontra izango du lehia eta Txingudi/Baztan/Orereta 14 urte azpiko taldeak La Unicaren aurka joakatuko du.

Biok Txingudik Euskadiko Txapeldunaren bisita jasoko du asteburu honetan Plaiaundin eta 16 urte azpiko errugbilariek Lasarte-Orian jokatuko dute.

Kanpoan jokatu dute biek ala biek eta porrotarekin bueltatu dira. Garaipenaz disfrutatu duten bakarrak 18 urtez azpiko taldekoak izan dira.