Txingudi Errugbiko talde guztiek jokatuko dute asteburuan
Zaisa Txingudik liderraren bisita jasoko du Plaiaundin larunbatean 16:00etan eta Biok Txingudik Gasteizen jokatuko du igandean 11:45etatik aurrera.

Asteburu honetan Biok Txingudik eta Zaisa Txingudik, bi senior taldeek jokatuko dute asteburuan, baita gainontzeko taldeek ere. Halaber, Gupuzkoako topaketan parte hartuko dute eskolakoek Donostiako Atletico San Sebastian klubean.
Jokatzen lehena Txingudi/Baztan/Orereta 14 urtez azpiko taldea izango da, larunbatean (hilak 18) 11:00etan Bultz Bera Beraren aurka Gipuzkoako ligako lehenengo fasearen azkeneko jardunaldian. Etxeko taldea liderra da A multzoan eta garaipena lortzea beharrezkoa du lehenengo postua mantentzeko.
Segidan, 13:00etan, Txingudi/Baztan 16 urtez azpiko taldea zelairatuko dira Hiruherriren aurka jokatzeko, Arrasate, Elorrio eta Eibarrek osatutako taldea. Lehia gogorra izango dela antzematen da, aurkari zuzenak dira bi taldeak Euskadiko ligako bigarren faseko B multzoan.
Hauek jokoan dauden bitartean, 13:30etan, Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan eta Hiruherri 18 urtez azpiko taldeak partida hasiko dute Donostiako Puio zelaian. Etxekoek bigarren fasearen hasieran lortutako sentsazio onekin jarraitu nahi dute lan txukuna egiteko.
Larunbata Zaisa Txingudik itxiko du Plaiaundin 16:00etan, Envases Rioja ligako liderraren bisitarekin. Logroñoko taldea lider ukaezina da aurtengo ligan, baina Plaiaundikoek ezustekoa eman nahiko diete etxeko zelaian.
Igandean, berriz, eskolaren txanda izango da Atletico San Sebastianen etxean Gipuzkoako topaketen jardunaldi berri bat jokatuko baitute 10:30etatik aurrera.
Azkenik, jardunaldia ixteko, Biok Txingudiren txanda izango da Gasteizen 11:45etan hasiko den partidan. Bertako taldea, Gaztedi, txapelketa irabazteko hautagaietako bat da eta talde oso sendoa dela erakutsi du azkeneko denboraldietan