Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteburu hau gakoa da Biok Txingudirentzat

Bigarren fasea bukatzeko gutxi falta zaio Bidasoko taldeari eta hirugarren postuan sailkatzeko aukerak baditu. Bihar dute partida.

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia,Irun
2025/03/28

Bi norgehiagoka baino ez zaizkio gelditzen Biok Txingudiri ligako bigarren fasea bukatzeko eta hirugarren postuan sailkatzeko aukerak oraindik eskura ditu. Bihar izango du partida etxean eta Durango Ermamotor jasoko dute. Durangok 20 puntu ditu, Txingudik baino 6 gehiago, eta Bidasokoek irabazi egin behar dute matematikoki hirugarren posizioa eskuratu nahi badute.

Bestalde, Txingudik bigarren itzuliko azken bi partidak irabazi beharko ditu, eta durangarren porrota azkeneko jardunaldian garrantzitsua izango da, sailkapenean aurrea hartzeko. Erronka zaila bada ere, Asier Gonzalez, Alejandro Lasa eta Patxi Artolak zuzendutako taldea gogor lan egiten ari da ahal duen posiziorik onenean amaitzeko ligako fase hau.

14 urtez azpikoak

Bihar, 10:30ean, Txingudi/Orereta/Baztanek Gipuzkoako ligako finalerdiak jokatuko ditu etxean Hernani/Atleticoren aurka. Azkeneko partidetan asko borrokatu ondoren, mugako taldeak txapelketa irabazteko borrokan mantendu nahi du. Finalerdiak bi itzuli izango ditu, lehenengoa etxean jokatuz eta bigarrena datorren asteburuan izanik.

Rugby Olinpiadaren hirugarren edizioa

14 urtez azpikoen partidaren ondoren, eskualdeko ikastetxeen errugbi topaketa antolatu du Txingudi Errugbi Klubak. Xabi Sanchez, klubeko koordinatzailearen hitzetan, “ikasturtean zehar bisitatzen ditugun ikastetxeak elkarren artean partidak jokatzeko antolatzen dugu topaketa hau. Honela, Plaiaundi ezagutzeaz gain, errugbiaren beste elementuak erakusteko aukera eman digu ekitaldi honek”.

Kirol Aukera eta Pasquier Recondo enpresek laguntza berezia emango diote klubari ekitaldi honetarako.

Aurreko asteburuan, 18 azpikoek garaipena gertu izan zuten

Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan 18 urtez azpiko taldearen lerrokatzean Txingudiko sei jokalari aritu ziren: Hodei Aizpurua (kapitaina), Aritz Arrieta, Markel Moratinos, Rares Radulescu, Julen Etxeberria eta Aitor Emazabel.

Norgehiagoka modu ezin hobean hasi zuten Bidasokoek, hirugarren minutuan lehenengo entsegua egin zuten-eta (5-0). Euriak eta haizeak gauzak asko zaildu zituen, baina baloia kontrolpean izan zuten jokoaren fase gehienetan. Lehenengo zatiaren amaierarako minutu batzuk baino falta ez zirela, bigarren marka eta eraldaketa lortu zuten gipuzkoarrek, 12 eta 0ekoa jarriz markagailuan.

Atsedenaldiaren ondoren, La Unicak aurrera egin zuen indarrez eta, 39. minutuan, aldea murriztea lortu zuen entsegu eraldatu baten bidez (12-7). Partida parekatua mantendu zen 54. minutura arte, touch-maul baten ondoren, Hodei Aizpuruak hirugarren entsegua lortu zuen. Eraldaketa sartuta, emaitza 19 eta 7koan jarri zuten.

Segidan erantzun zuen La Unicak eta bost puntu gehitu zituen bi minutu geroago (19-12). Amaieran, etxekoek erritmoa jaitsi zuten eta iruindarrek berdinketa lortzeko aprobetxatu zuten (19-19).

Beteranoek bere eguna ospatu zuten

18 urtez azpiko taldearen partida baino lehen, Txingudi, Rioja, Emak Hor eta Bera Berako beteranoek Bidasoako taldeak urtero egiten duen ekitaldian parte hartu zuten. Tokata modalitatean, hau da, plakaketarik gabe jokatu zuten. Partiden ostean, denek batera errugbian tradizionala den hirugarren denbora partekatu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.