
HAPOaren aldaketa otsaileko osoko bilkurara eramango dute, eta ezinbestekoa izango da trenbidearen integrazioa gauzatzeko.

Hendaia-Errenteria geltokien artean nasen aldaketa asteazkenean egingo dute; Galtzaraborda eta Antxo artekoa ostegunean iritsiko da.

Hilaren 28 eta 29 artean zen egitekoa nasen aldaketa. "Arrazoi operatiboengatik" atzeratu egin dela zehaztu dute Euskotrenek eta ETSk.

Hilaren 28 eta 29aren artean emango da aldaketa: egungo kontrako nasa erabili beharko dute erabiltzaileek nahi duten tokirantz doan topoa hartzeko.

Irungo Katea auzoko pasabidea eraitsi behar dutelako izango da etena. Autobus zerbitzua egokituko du Euskotrenek.

Irun-Colon geltokia izan da hirugarrena gehien erabili diren geltokien artean. 2019an, %7ko hazkundea izan dute topoaren erabiltzaileek.

Sarbidea hobetzeaz gain, zerbitzu elementuak, komunikazioa eta argia aldatu dute, bertan zegoen puntu beltza deuseztatuz.

EAJ "hauteskunde kanpaina bete betean dago", EH Bilduren ustez, eta testuinguru horretan kokatu dituzte Markel Olanok eta Nahikari Oterminek lehengo astean Pasaiako biziberritzearen gainean esandakoak. Agerraldia egin zuten lehengo astean jeltzaleek, Eskalerillasen, eta Pasaiaren biziberritzerako Aldundian defendatu behar dituzten bost proiekturen berri eman zuten.

Larunbat gaueko topo zerbitzua bikoiztu egingo da, eta jende gehien espero den orduetan zerbitzua are gehiago indartuko da.

Reala eta Alaves nor baino nor arituko dira asteazkenean Anoetan, 21:30ean. Zaleen joan-etorriak errazteko, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek.

Sanmartzialetako bi larunbatetan ordutegiaren maiztasuna indartuko du Euskotrenek. Bestalde, disuasio aparkaleku batzuk hilaren 22tik egongo dira irekita.

Zerbitzu berezi horiek 07:15ean hasi eta 15:00ak arte iraungo dute. Hendaiarako nahiz Donostiarako noranzkoetan indartuko dute maiztasuna.

Hiru urteko geldialdiaren ondoren, Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak prest du aurtengo Beldur Pasabidea ikuskizuna. Larunbat honetan izango da, Ficoban, 17:00etatik 21:30era.

Lanuzteen lehen txanda 07:00etatik eta 09:00ak artekoa da, eta bigarrena 18:00etatik 20:00ak arte.

Irungo geltoki berriaren proiektuaren lizitazioaren gaineko balorazioa egin du Jose Antonio Santano alkateak.

EuskoTrenek topo zerbitzu bereziak prestatu ditu Irungo kontzertu handietarako. Biharko Fito & Fitipaldis taldearenak, eta hilaren 23ko Esne Beltzarenak dira kontzertu horiek.

Bi hilabete pasatu dira Herrerako topo geltoki berria ireki zutenetik, eta zerbitzua ematen duen eremuko bizilagun asko ez daude pozik bertara iristeko dauden sarbideekin. “Bi hilabete daramagu Pasaiako herritarrek obren arduradunen zein instituzioen zentzugabekeria pairatzen”, esan dute Herrera Herrira batzordekoek zein Altza eta Herrerako Harripe auzo elkartekoek. Eurentzat, “sinestezina” da erakundeek “XXI. mendean bertan, eta herritarrak sortu ez dugun krisi garaian, horrelako egitura batean dirutza gastatzea, eta gainera, 10.000 lagun baino gehiago topo geltokirako sarbide duinik gabe geratzea”. Gaineratu dutenez, hori gertatuta ere, “inor ere ez lotsatzea” salagarria da. Hala ere, jokabide horrek harritzen ez dituela argi utzi nahi izan dute. “Ez gaitu harritzen, zeren eremu hori giltzarria da herriarentzako lurrak berreskuratzeko borrokan. Bertan herritarrek zein udalak berak proposatutako egitasmoak garatzea nahi dugu. Eurek dituzten asmoak —lurrak saldu eta dirua lortu— aurrera eramaterik izan ez dutenez, oztopo berri batekin zigortu gaituzte, gure eremuaren antolaketa deseginez”, azaldu dute batzordeak zein auzo elkarteak. Horregatik, topoaren sarbidea “duintasunik gabekoa, logikarik gabekoa eta burugabea” dela uste dute. Trintxerpetik martxa Arrazoi horiengatik guztiengatik, inguruko herritarrak (Herreran, Gaiztarron, Bidebietan, Trintxerpen eta San Pedron bizi direnak) mobilizatzera deitu dituzte. Egindako “burugabekeria” salatzeaz gain, Kaiko Herreraren Antolamendu Egitasmoarekin bat egiteko eskatu diete. Martxa bat egingo dute Trintxerpeko [...]

Oso ezaguna da topoa antxotarrentzat. Askok egunero erabiltzen dute Gipuzkoako beste tokietara joateko. Baina beti bertan egon den garraiobide horrek ehun urte bete dituela gutxik dakite. Antxotarrok Historia Mintegiaren ekimenez, topoaren gaineko erakusketa jarri dute Antxoko Kultur Etxean, hilaren 17ra arte, urteurrenaren harira. 19:00etatik 21:00etara ikus daiteke astegunetan, eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara dago zabalik aretoa. Argazki bilduma oparoa bildu dute barrutiko historiaren zaleek erakusketarako. Hainbat paneletan, argazki zaharrak jarri dituzte, baina hori bakarrik ez: ikus-entzunezko bat ikusteko aukera ere dago, baita trenaren alorrarekin harremana duten beste hainbat gai ere Antxokoak, Oarsoaldekoak eta Bidasokoak batez ere. Mintegiko kideak bertan izaten dira nahi duenari behar adina azalpen emat eko, horien artean Pedro Perez.