Irungo kontzertuetarako topo bereziak egongo dira

EuskoTrenek topo zerbitzu bereziak prestatu ditu Irungo kontzertu handietarako. Biharko Fito & Fitipaldis taldearenak, eta hilaren 23ko Esne Beltzarenak dira kontzertu horiek.

Zerbitzu bereziak hilaren 13an eta 23an dira

Zerbitzu bereziak hilaren 13an eta 23an dira

EuskoTrenek topo bereziak jarriko ditu Irunen bihar (larunbata, hilak 13) eta 23an (asteartea) izango diren kontzertu handietarako. Biharko kontzertuko talde nagusiena Fito & Fitipaldis taldea da, eta Ficoban emango dute kontzertua. Hilaren 23koan, berriz, Esne Beltza da talde nagusia, eta saioa Urdanibia plazan emango du San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren barruan. Honako ordutegia izango dute bi egun horietarako topoek: Larunbata (hilak 13, bihar). 20:15ean hasiko da kontzertua Ficoban, eta Fito & Fitipaldisen txanda 22:30ean da.
  • Irundik Hendaiara: 01:25 (Irun), 01:27 (Ficoba) eta 01:29 (Hendaia).
  • Hendaia-Lasarte Oria: 01:33 (Hendaia), 01:35 (Ficoba), 01:37 (Irun), 02:13 (Amara, Donostia), 02:25 (Lasarte-Oria).
Hilak 23, asteartea. 22:30ean hasiko da kontzertua Urdanibian, eta Esne Beltzaren txanda 00:15ak inguruan izango da.
  • Hendaiatik Lasarte-Oriara: 23:33 (Hendaia), 23:37 (Irun), 00:10 (Amara, Donostia).
  • Hendaiatik Lasarte-Oriara: 02:56 (Hendaia), 03:00 (Irun), 03:36 (Amara, Donostia), 03:48 (Lasarte-Oria).
  • Lasarte-Oriatik Hendaiara: 22:30 (Lasarte-Oria), 22:45 (Amara, Donostia), 23:18 (Irun), 23:22 (Hendaia).
  • Irundik Hendaiara: 02:50 (Irun), 02:54 (Hendaia).
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.