Santano: "Geltoki berria iraultza historiko baten abiapuntua da"
Irungo geltoki berriaren proiektuaren lizitazioaren gaineko balorazioa egin du Jose Antonio Santano alkateak.
Joan den ostiral goizean jakinarazi zuen Adifek Irungo geltoki berriaren proiektua lizitatu zuela, eta albistearen gaineko balorazioa egin du Jose Antonio Santano bertoko alkateak.
“Historikoa izango den iraultza baten abiapuntutzat” jo du Irungo eledunak lanen lizitazioaren berria. Izan ere, hirian inoiz egin den inbertsio publikorik handiena izango baita 70 milioiko aurrekontua eta 30 hilabeteko iraupen aurreikuspena duena.
Lanak hastearekin batera, Irunen “hamarkadak lantzen diharduten” proiektu bat ere martxan jarri ahalko dutela esan du Santanok: ViaIrun. Horregatik, lanekin “benetako iraultza” emango dela uste du alkateak, “duela 160 urte baino gehiago trena hirira iritsi zenean bizi izan genuenaren parekoa”.
Geltoki berriari buruzko xehetasun gehiago hemen irakur daitezke.