Hilaren 12an aurkeztu zuten Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea espazioan ‘Aquí y allí’ (‘Hemen eta han’) dokumentala. Familia etorkinen bigarren belaunaldiari ahotsa eman dio SOS Arrazakeriak.
Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.
Behobiako zubi inguruan atzeman dute hilotza; ez du indarkeria zantzurik: itota hil dela uste dute. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak manifestaziora deitu du biharko, Donostian.
SOS Arrazakeriak urtero bultzatzen duen programa da eta kulturartekotasuna sustatzeko helburua dauka. Bidasoan ere bazkariak egiten jarraitzeko asmoz, izen emateak azaroaren 15ean bukatuko direla gogoratu dute.
Marina Perosanzek, Natalia Berridik eta Yurena Carrerok ekoitzi dute 22 minutuko filma. Bidasoko mugan ematen diren bizipenak jorratu dituzte.
'Elkar gurutzatutako bizitzak Irungo mugan: entzutearen fruituak. Iragaitzazko migratzaileentzat laguntza psikosozialaren beharra' izenburupean, ostiralean izango da aurkezpena Palmera Monteron.
Gipuzkoako SOS Arrazakeria eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak 'Izan harrera' proiektuaren hirugarren edizioari ekin nahi diote eta mentoreak behar dituzte.
SOS Arrazakeria taldeak Europa Ekialdeko etorkinek Astigarragan eraikitako egonlekua hizpide duen Balta Txuria. Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua izenpeko dokumentala emango du bihar Amaia KZn, 19:00etan. Proiekzioaren ondotik, mahai-ingurua egingo dute Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak, Maite Olaziregi Astigarragako alkateorde eta irakasleak, Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde ohiak eta Sorina Lunca Balta Berdea kokaguneko bizilagun ohiak.