Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Babacar Weler tiroz hil zuen poliziaren jardunak ezin du zigorrik gabe geratu"

Senegaldarraren hilketaren harira, SOS Arrazakeria elkarteak komunikatua argitaratu du; poliziaren jarduna eta osasun mentaleko politikak zalantzan jarri dituzte.

Gorka Correyero Llamas
Hondarribia
2026/09/30

Hondarribiarrak kalera atera ziren atzo arratsaldean Babacar Weler oroitzeko eta, batez ere, justizia eskatzeko. Dolua da nagusi astelehen arratsaldeaz geroztik herrian. SOS Arrazakeria elkarteak poliziaren jarduna eta osasun mentaleko politikak zalantzan jarri ditu, baita Babacarren senide eta lagunei elkartasuna helarazi ere. “Ez da onargarria, buruko osasun arazoengatik ezaguna den bizilagun batek ertzain eta udaltzainak aurrean zituela sortutako egoera konpontzeko, bere bizitzarekin amaitu behar izatea”, adierazi dute berriki argitaratutako komunikatuan. “Babacar Weler tiroz hil zuen poliziaren jarduna ezin du zigorrik gabe geratu”.

Era berean, erakundeei dei egin diete: “Erakundeek poliziaren jarduna babesten jarraituko al dute, ondorioak zeinahi direla ere?”. Horrek herritarren segurtasuna ezbaian jartzen du. SOS Arrazakeriak eskatu du heriotzari eman beharreko erantzun judiziala ez dadila lausotu, “ez haren heriotzaren erantzulea polizia izateagatik, ezta hildako pertsonaren ezaugarriengatik ere”. Osasun mentalaren arretan aldaketak eskatu dituzte, benetakoak eta sakonekoak.

Osasun mentala ere azpimarran jarri dute. Jakina da Babacarrek osasun mentaleko arazoak zituela, baina horrek ez du heriotza justifikatzen. Porrota da gehien aipatu duten hitza. “Arlo horretan lan egiten duten erakundeek behin eta berriz salatu dute egoera hori. Tristea eta tamalgarria da gabezia horiek agerian uzteko gizartearen arreta bereganatzen duten horrelako gertakari larriak behar izatea. Une honetan egiten ari diren hausnarketak, aurreko beste batzuetan bezala, denborarekin ahaztu eta ondoriorik gabe geratuko al dira? Ez al da garaia erakundeek egoera hori onartu eta hari aurre egiteko plan eraginkorrak martxan jartzeko?”, azaldu dute.

Bestalde, egunotan zabaltzen ari diren gorroto mezuak ere gaitzetsi dituzte. SOS Arrazakeriak ez ditu gorroto mezuak zabaltzen dituzten hedabideen politikak ulertzen. “Eta zer esan gertaera lazgarri hauek gorroto-mezuak zabaltzeko baliatzen dituztenei buruz, are gehiago mezu horiei oihartzuna emateko beren orrialdeak eskaintzen dituzten komunikabideak tartean direnean”.

 

 

Erlazionatutako edukia“Enpatia falta handia izan da, bera oso gaixo zegoen”Gizon bat tiroz hil du Hondarribiko Udaltzaingoak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.