Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Munduko hamabi herrialdetako arrozak dastatzeko aukera izango da larunbatean

admin
Bidasoa
2014/06/11
Munduko hamabi herrialdeetako arrozak probatzeko aukera izango da larunbat honetan, hilaren 14an, Errenteria-Oreretan. Izan ere, SOS Arrazakeriak hirugarren urtez jarraian antolatu du Munduko Arrozak jaialdia. Aurten kokalekua izango da berritasunetako bat: Iztietako Diputazio plazatik Gamon Zumardira mugituko dira. Karpa bat jarriko dute bertan, euriarekin arazorik ez izateko.
Munduko Arrozen III. Topaketa egingo dute Errenteria-Oreretan

Munduko Arrozen III. Topaketa egingo dute Errenteria-Oreretan

Arrozgileak 11:00etan hasiko dira otordua prestatzen. Sukaldean ari diren bitartean, ez dute aspertzeko aukerarik izango. Eguerdian jam session-a egingo dute, O’Club taldearekin. SOS Arrazakeria elkarteko Gerar Carrerek zehaztu duenez, talde horietako kideak “oinarrizko musikariak” izango dira, eta “nahi duena igo daiteke jotzera. Dinamikoa izango da”. Bi ordu emango dute oholtza gainean. 13:00etatik 13:30 ingurura, berriz, bukatu beharko dituzte arrozak, Cornelio Etxeko Cornelio Iribarrenek, Mikel Arrieta sukaldariak eta Irune Balentziaga Euskara eta Kultura zinegotziak euren epaia emango dute. 14:00ak inguruan, nahi duenak plater bat erosi —borondatea ordaindu beharko du— eta arrozak dastatzeko aukera izango du. Bolivia, Kolonbia, Kuba, Ghana, Pakistan, Sahara, Senegal, Maroko, Kosova eta Nepalgo herritarrek egingo dituzte arrozak, baita Errenteria-Oreretako Mikelazulo, Batasuna eta kultura andaluziarra sustatzen duen Aljarafe elkarteak ere. Gamon 14 tabernakoek ez dute hutsik egingo. Etorkinen eta bertakoen arteko harremana indartu nahi dute ekimen honekin.   Aldarrikapenak Jaiaz gain, aldarrikapenerako tartea egongo da. Izan ere, Mikel Carcedo elkarteko kideak Europako Batasuneko agintariei zuzendutako hainbat eskakizun jakinarazi ditu. Alde batetik, EB osoa inplika dadila galdegin dute, “eta ez bakarrik Europa hegoaldeko mugakoak”. Bestetik, Ceuta eta Melillako “kontzertinak” kentzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari, baita istiluen kontrako materialik ez erabiltzeko. Horrez gain, itzulketa ilegalekin bukatzeko exijitu dute. Europako arrazakeriaren kontrako hainbat talde elkarte biltzen dituen Migreurop taldearen beste lau eskakizun, —”legearen barnean daudenak”, esan du Carcedok—, betetzeko eskatu dute. Honakoak dira eskakizunak:
  • Marokon dauden emigranteen erregularizazioa eta irizpideen zabaltzea.
  • Europar Batasunak irizpideak zabaldu ditzala, eta familiak elkartzea bermatu dezala.
  • Errefuxiatu zein babesa eskatzen dituztenak egoki babestea. Europar Batasunak egin beharko luke.
  • Afrikako herrialdeetako herritarrek bisatuak jasotzeko baldintzak malguagoak izatea.
Horrez gain, Donostiako bi dantzalekuetan etorkinak sartzen ez uztea gaitzetsi dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.