Sanpedro eta sanmartzialetarako antolatutako egitarau zabalak arrakasta izan duela jakinarazi du Irungo Udalak. Gainera, hainbat berritasun izan dira aurtengo jaietan, harrera ona izan dutenak.
Irungo Atsegiña konpartsaren buruhandi eta erraldoiek ehun urte beteko dituzte San Pedro eguneko udalbatzaren desfilean parte hartzen.
Hamar egunez musika eskaintza zabala izango da San Juan eta Urdanibia plazan eta Gaztegunean. "Anbizio handiko" egitaraua ondu dute.
Eskubidea izanagatik ere, ezinezko bilakatu da herritar asko-askorentzat etxebizitza duinerako sarbidea. Erosketa garesti, eta alokairua ia ezinezko eskasiagatik eta gehiegizko prezioengatik.
11 urte besterik ez zituela ontziratu zen lehen aldiz, eta 16rekin Kontxarako lehen sailkapena lehiatu zuen sanpedrotarrak (1993). Bi hamarkada uretan eman ondoren, lema Hibaikan utzi du zintzil.
Atzo egin zuen jaien balorazioa udal gobernuak, atalez atal, eta eraso matxistei buruz adierazi zuten ez zela inolakorik erregistratu haiek ahalbidetutako zerbitzuetan. Baina, lau eraso salatu ziren publikoki jaiak iraun bitartean, Bidasoko Itaiaren eta HITZAren bitartez.
800 pertsona elkartu dira Ficoban egin den adinekoen omenezko bazkarian. Gero egindako kontzertuan, arin-arin, sevillanak eta jotak dantzatu dituzte.
Eguna egi bihurtzeko bidea arazoz betetakoa izan bada ere, egitarau oparoa ondu dute antolatzaileek ekainaren 24rako.
Musika programazioa ekainaren 16tik 28ra luzatuko da. David Bustamante, ETS, Neomak, Huntza, Prok edota La Zowi Irunen izango dira.
Bost kartel finalisten artean aukeratu beharko dute Irun Txartela dutenek maiatzaren 14a baino lehen.
Sanpedro eta sanmartzialak bukatu eta egun gutxira, jaien balorazioa egin du alderdi jeltzaleak. Zerbitzu publikoetako langileen eta egitarauan parte hartu duten bolondresen lanaren garrantzia azpimarratu du.
'Zain' izena du lan irabazleak eta Irunen erroldatutakoen 457 boto jaso ditu. Accesita, berriz, Alfredo Costa Amianoren lanari eman diote.
Hilaren 25era arte egongo da kartelak Amaia KZn proposatzeko epea irekia. Hilaren 29an bilduko da Batzorde Artistitikoa bi finalistak hautatzeko, eta maiatzaren 5etik 15era arte egongo da bien artean bozkatzeko aukera.
Ekainaren 21an joko du Onavibek; Deklibek, ordea, ekainaren 23an. Hiriko musika taldeak dira biak.
Gaurtik maiatzaren 5era bitarte egongo da bozkatzeko aukera. Ekainaren 22an eta 23an joko dute bozkatuenek.
Apirilaren 19a baino lehen egin behar dute eskakizuna formulario bat betez. Bi baldintza bete behar dira eskaria egiteko.
Aldi baterako aparkalekuak jarriko dituzte ekainaren 22tik uztailaren 3ra, eta Gautxori autobus zerbitzua asteburu honetan eta jaiek iraun bitartean eskainiko da, geldialdia ibilbidearen nahi den lekuan eskatu ahalko delarik. Gune batzuetan TAO gabeko egunak ere izango dira.
Bi ikastetxeek 100 urte bete dituztelako hartu du erabakia Irungo Udalak.
Angel Blanco Egoskozabalen 'Arkupetik' lanak jaso ditu boto gehien eta haren lana izango da 2023ko Irungo jaien iragarlea.
Maiatzaren 7ra arte egongo da taldeak hautatzeko aukera, Irungo Udalaren webgunean dagoen galdetegi bat betez.