Onavibe eta Deklibek joko dute San Pedro eta San Martzialetan
Ekainaren 21an joko du Onavibek; Deklibek, ordea, ekainaren 23an. Hiriko musika taldeak dira biak.

San Pedro eta San Martzial jaietan kontzertu nagusien aurretik bertako bi taldek joko dutela jakinarazi du Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak: Onavibe eta Deklibek.
Ekainaren 21an emango du kontzertua Onavibek, Süneren eta Zirkinik Bezen aurretik. Deklibek ekainaren 23an joko du, Gatiburen aurretik. Bi kontzertuak Urdanibia plazan izango dira.