Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakUdala

Jaien "oso balorazio positiboa" egin du Udalak

Sanpedro eta sanmartzialetarako antolatutako egitarau zabalak arrakasta izan duela jakinarazi du Irungo Udalak. Gainera, hainbat berritasun izan dira aurtengo jaietan, harrera ona izan dutenak.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/04

Musika, kirol edo bestelako 150etik gora ekitaldi izan dira aurtengo sanpedro eta sanmartzialetan, beraz, “oso balorazio positiboa” egiten du Udalak. Gainera, ohi baino gehiago iraun du aurten jai giroak. Izan ere, eskubaloiko Espainiako Kopa egin zen ekainaren 6tik 8rako asteburuan, hortaz, “jai giroa lau asteburutan luzatu da”. Hala baloratu ditu Cristina Laborda alkateak jaiak: “balantzea oso positiboa da, jende ugari bildu da antolatutako ekitaldietara, ez da intzidentzia aipagarririk egon eta inoiz baino jaiegun gehiago izan ditugu”.

Labordarekin batera izan dira Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kultura arloko ordezkaria, Borja Olazabal Kirol arloko ordezkaria, Josu Iguiñiz Gizarte Ongizateko ordezkaria, Iñigo Bernes Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza arloko ordezkaria, Sandra Caballero Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkaria, eta Maite Cortina Berdintasuneko eta LGTBIQ+ Eskubideen arloko ordezkaria.

Era guztietako jarduerak egon baldin badira ere, kontzertuak izan dira arrakastatsuenak. Jaiak girotzen izan ziren Süne, Ladilla Rusa, Judeline eta Fangoria, besteak beste; azken honek 14.000 ikusle gerturatu zituelarik. Aldiz, Puro Relajoren kontzertua bertan behera gelditu behar izan zen, ekaitzen alerta laranjagatik.

Gaztegunean gazte eta nerabeentzat antolatutako egitarauak ere arrakasta izan zuen, 4.800 pertsona gerturatu baitziren, iazko marka gaindituz. Zenbait jarduera egin ahal izan zituzten bertaratuek: gaming txapelketa, Iruntxef edo flashmoba. Jardueren ostean jai giroan jarraitzeko Kiliki eta Maria Escarmientoren kontzertuak izan ziren. Gainera, hainbat gunetan haurrentzako animazio eta puzgarriak jarri zituzten, “harrera ona” izan zutenak.

Baina, gazteak ez dira izan jaiez gozatzeko aukera izan duten bakarrak, adinekoek ere izan dute nola ospatu: adinekoen Ficobako bazkari omenaldia, Ttipi Ttapa irteera, binakako ibilaldi neurtua, espazio sozialetan egindako sanjoanetako festa edo Zabaltza plazako dantzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Indarkeria sexistaren biktimei arreta eta laguntza emateko zerbitzuak ez du arretarik behar zuen deirik jaso, ezta puntu morean eskaerarik ere. Gainera, etxera laguntzeko zerbitzua egon arren, ez zen eskaerarik erregistratu.

Jaiak aurrera eraman dituztenei eskerrak

Irundarren parte hartzea ezinbestekoa izan da jaiak behar bezala ateratzeko. Denetariko jarduera eskaintza egon da, eta “herritarren erantzuna bikaina izan da”. Hori dela eta, Labordak “egun hauetan guztietan jaietako ekitaldietan izan diren pertsona ugarien jokaera egokia, elkarlanerako borondatea eta gizalegea goraipatu ditu, errespetuz eta bizikidetzaz jokatu baitute”. Horrez gain, elkarteek egindako ekarpenari aitortza egin dio Udalak, “lan itzela egin baitute sanmartzialetako jarduerak antolatzen”.

Gainera, jaiak antolatzeko Udalak “makineria” handia martxan jartzen duela azaldu dute, eta hainbat arloren arteko koordinazio eta elkarlana balioan jartzearekin batera, brigaden eta teknikarien lana azpimarratu nahi izan dute, “erantzun egokia eman baitiete jaien dimentsio handiagoak ekarritako erronkei”.

Segurtasuneko dispositibo berezia prestatu zutela azpimarratu dute, eta “aurreikusi bezala funtzionatu du, eta jaietako ekimenak normaltasunez egin ahal izan dira”. Norabide horretan, Babes Zibileko bolondresen lana eskertu nahi izan dute, “haien presentzia eta konpromisoa funtsezkoak izan baitira, baita Larrialdietako teknikari berriena ere”. Udaltzainen “ahalegin” eta “ardura” ere azpimarratu dute, “lan txanda gogorrak” izan dituzten arren, “presente” egon baitira denbora guztian. Hala ere, intzidentzia batzuk egon dira, nagusiki jende pilaketa handiak egon diren uneetan, hala nola lapurretak, liskarrak edo mozketa arinak.

Berrikuntzaz betetako jaiak

Aurtengo berrikuntza handietako bat buruhandi eta erraldoien egunak luzatzea izan da, jaien hasiera ofizialaren aurretik hasi baitziren. Familiek “harrera bikaina” egin zietela azpimarratu dute Udaleko ordezkariek. Kalejirak eta zezen puzgarrien entzierroak ere haurren “harrera ona” izan dute.

Horrez gain, aurten, lehen aldiz, Txaranga Eguna antolatu dute, ekainaren 14an. Gazteek “oso harrera ona” egin zieten hurbildutako lau txarangei.

Gainera, Irungo armarridun hiriko 200 bandera ofizial instalatu dira Irun osoan zehar. Banderekin batera, banderatxo zuri, gorri eta beltzen 9.800 metro lineal ezarri dira.

Bestetik, edizio honetan mugikortasun urriko pertsonentzako plataforma martxan jarri da, aurretik izena emanda zeudenentzat. Hurrengo urteetako jaietan berriz jartzeko asmoa dute, “behar guztiei erantzuteko”. Ferietan musikarik gabeko egun batzuk antolatu zirela ere azpimarratu dute, autismoaren espektroko nahasmendua edo hipersentiberatasun sentsoriala dutenek ere bertan egon ahal izateko.

Adikzioak prebenitzeko dispositiboak “behar bezala” funtzionatu du, Gizarte Ongizateko arloak kudeaturik. 500 gazte baino gehiagok parte hartu dute alkoholaren kontsumoaren arriskuez ohartarazteko jardueretan. Horrekin batera, edalontzientzako 15.000 estalki banatu zituen Udalak, sumisio kimikoa edalontzira botatzea ekiditeko. “Oso harrera ona izan du jai giroko tabernetan”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.