
Botila eskuratu nahi duten gazteek uztailaren 3tik abuztuaren 7ra arte dute epea.

Hitzaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, 943 46 46 22 telefonora deituz.

Batetik, hondartzako kirol azpiegiturak eta materiala erabiltzeko aukera dute gazteek, eta bestetik, antolatutako jardueretan parte hartu dezakete.

Donosti Cupen parte hartu zuen Hondarribiko taldeak bideo grabatu du Bertsomovieda lehiaketarako. Jon Aperribay Calvok olerkia idatzi du bideorako.

Soroetan astelehenetan egingo dute Ikas Jolas, eta Mendelun asteartetan. Bertan etxeko lanak egiteko eta ondo pasatzeko aukera izango da.

Elastikoak banatuko dizkiete gazteei, doan, eurek aukeratutako diseinuarekin. Hondarribian ondo pasa, baina ez pasa lelopean kanpaina abiatu dute aurten ere.

Abuztuaren 14ra bitarte, hordartzako kirol azpiegiturak irekiko dituzte asteartetik ostiralera arratsaldez , 16:00etatik 20:00etara, gazteek erabil ditzaten. Erakustaldi eta txapelketa programa osatu du Hondar Kirolak programak.

Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren eta Decathlon saltokiren arteko elkarlanaren fruitua da Txirrinda, gazte enplegua sustatzea helburu duena.

Hondarribiko Udalak alkoholaren kontsumoari lotutako arrisku-portaerak prebenitzeko sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina jarri du abian.

Nekane Azuabarrena psikologoak emango du Agifesek antolatutako hitzaldia. Nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak saihesteko familia komunikazioa hobetzeko aholkuak proposatuko dizkie entzuleei

Asteartean Hondarribian egingo du geldialdia trafiko-istripuak saihesteko sortutako ekitaldi ibiltariak.

AECC Gipuzkoak azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina egingo du bi astelehenez Hondarribian. Norberaren melanina maila neurtzeko aukera izango da.

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate saila, hiriko zenbait elkarte feministekin batera, prebentzio dispositiboa lantzen hasi da.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunari lotuta. Gaurko 'Arrisku faktoreak eta autoesplorazioa' hitzaldia antolatu dute.

Semea-alabak hezteko nolako herria behar den aztertuko dute Hondarribiko Udalak eta Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatutako jardunaldian.

Atzo hasi ziren Izuaren Etxea muntatzen gaztelekuan. 17:00etatik 20:30era irekiko dute gaur, eta 12-18 urtekoek bisitatzeko aukera izango dute gaur.

Aste honetan abiatu da Hondarribiko Ikas Jolas programaren bederatzigarren urtea. Herriko hiru ikastetxeetako haurrek elkarrekin etxeko lanak egiteko eta lagun berriak ezagutzeko aukera izaten dute.

Finalean Osatime gaindituta, No Makinas taldeak irabazi zuen atzo Hondar Kirolak programako hondartza bolei txapelketa. Datorren astean futbolekoa egingo dute. Asteartea da izena emateko azken eguna.