Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren eta Decathlon saltokiren arteko elkarlanaren fruitua da Txirrinda, gazte enplegua sustatzea helburu duena.

Txirrinda proiektuko etxetxoa
Abian da bizikletak alokatzeko Txirrinda proiektua Hondartza auzoan, zerbitzu hori eskaini eta gazte enplegua sustatzeko xedea duena. Abuztuaren 28ra bitarte, bizikletak alokatzeko aukera izango da Txirrinda programako etxetxoan, Foru kalean. Asteartetik igandera irekiko dute, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Hondarribiko Udaleko
Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren eta Decathlon saltokiren arteko elkarlanaren fruitua da. Decathlonek Hondarribiko lau gazte kontratatu ditu bi hilabeterako, Prebentzio Komunitarioko hezitzaile baten laguntzaz lan egingo dutenak.
“Txirrinda programak gazteei lan mundura gerturatzea du helburu, kasu gehienetan lehengo lana izango baita”, azaldu du udalak. Programa abian jarri zenetik, herriko 50 gaztek baino gehiagok parte hartu dute bizikletak alokatzeko proiektuan. Aurten, hamazazpigarren urtea bete du, orain arteko eskarmentua ona izan dela seinale.