Hitzaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, 943 46 46 22 telefonora deituz.
Gipuzkoako DYAk uretan itotzearen aurkako prebentzio eta esku hartzeari buruzko hitzaldia eskainiko du hilaren 16an Hondarribian, 19:00etatik 21:00etara, Soroetagaineko egoitzan. Besteak beste, inguru bakoitzari (hondartza, ibaia, igerilekua…) dagozkion ohiko arriskuak zerrendatuko dituzte, eta haiek saihesten eta itotzearen aurrean jokatzen erakutsiko dute.
Hitzaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, 943 46 46 22 telefonora deituz.
DYAk jakinarazi duenez, urtetik urtera gorantz doan itotzeen kopurua: “Salbamenduko eta Sorospeneko Espainiako Federazioaren datuen arabera, ingurune urtarrean izandako itotzeen ezbehar-tasa gorantz doa.? 2017an guztira 481 pertsona hil ziren itota, aurreko urtean baino 44 pertsona gehiago, eta 2015ean baino 66 gehiago”.
Nonbait, ezbehar gehienak itsasbazterretan izaten dira, “%52 hondartzetan”, eta batez ere udan. “Iaz zendutakoen %49,2 hiru hilabete hauetan hil ziren, erantsi dute.
Arrazoiei dagokionez, “zuhurtziagabekeria” nagusitzen da, “zaindutako inguruetan dauden ohartarazpen seinaleek edo sorosleek diotena ez jarraitzea”. Hildakoen ahalmen fisikoak eta bainatzeko lekuak ez ezagutzeak ere eragiten du istripuetan.
Itotze gehienak seinaleei edo sorosleei kasu ez egiteagatik gertatzen dira