Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kontsumo arduratsuari jaietan tokia bermatuz

Elastikoak banatuko dizkiete gazteei, doan, eurek aukeratutako diseinuarekin. Hondarribian ondo pasa, baina ez pasa lelopean kanpaina abiatu dute aurten ere.

Olatz Mitxelena
Hondarribia
2015/09/02
Kontsumo arduratsua bultzatzea aspalditik da udal arduradunen kezka Hondarribian. Helburu horrekin Hondarribian ondo pasa baina ez pasa lemapean kanpaina abiatu dute hamaikagarrenez. Udako kanpaina prebentiboa da, eta eta Hondarribiko Drogamenpekotasunen Prebentzio Komunitarioko Udal Planaren barruan kokatzen da. “Udalak abian jartzen duen ekintza hau urte osoan zehar egindako lanaren jarraipena da udako ezaugarri zehatzei egokitua”, azaldu zuen kanpainaren aurkezpenean Gazteriako zinegotzi Arantxa Berrotaranek. Harekin batera izan zen zerbitzuko koordinatzaile Nerea Zuazua. Zehaztu zutenez, nerabeei ikasturte osoan zehar eskolan egindako lana gogorarazi nahi die kanpainak.
Hondarribian Ondo pasa baina ez pasa

Zuazua eta Berrotaran, elastiko berriekin

12 eta 25 urte bitarteko gazteei elastikoak oparitzen dizkie udalak urtero, eta aurten kamisetek gazteek aukeratutako diseinua izango dutela nabarmendu dute udal arduradunek. “Kamiseta baliabide bat da”, gehitu zuen Berrotaranek, “kamisetaren zain dauden gazteei mezua gogoratzeko” sortutako baliabidea. Elastikoak jasotzeko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzura jo behar da, 09:00etatik 13:00etara. “Udalak kamiseta musutruk ematen die gazteei; baldintza bakarra nor bere kamisetaren bila joatea da”, gaineratu zuten. Gazteek zerbitzua non dagoen ikastea nahi dute eta bide batez, “erakundeetara hurbiltzeko duten lotsa” gainditzen lagundu. Heldueei mezua Hondarribian bizimodu osasuntsuak bultzatu ahal izateko komunitate osoak inplikatu behar duela sinetsita daude udal arduradunak, eta horregatik, aurten, jai egitarauan txertatu duten idatzia helduei zuzenduta dagoela nabarmendu zuten Berrotaranek eta Zuazuak: “Ez dugu ahaztu behar haurrek eta nerabeek helduei jarraituz ikasten dutela, beraz, kontsumoei dagokionez, helduen jarrerek arduratsuak izan behar dute gazteenek eredua jarrai dezaten”. Ostalariei ere, laguntza eskatu die udalak. Eskutitz bat bidali diete guztiei, eta prebentzio alorrean duten indarra nabarmenduz, iniziatiban inplikatzeko eskatu diete.

Ai Laket!-ekin elkarlana

Drogamenpekotasunen prebentzioaren alorrean jardun duen elkartea da Ai Laket!. Berrotaranek eta Zuazuak aurreratu zutenez, larunbatean Benta Zaharrean izango dira aipatu elkarteko kideak, 23:30etik 03:00etara. Droga ilegalen kontsumoarekin lotutako jarduera bat aurrera eramango dute, droga erabiltzaileen arriskuak murriztu asmoz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.