Donosti Cupetik Bertsomovieda lehiaketara

Donosti Cupen parte hartu zuen Hondarribiko taldeak bideo grabatu du Bertsomovieda lehiaketarako. Jon Aperribay Calvok olerkia idatzi du bideorako.

Donosti Cup Talaia Prebentzioa

Talaia Prebentzio taldea, Donosti Cup txapelketako partida bat prestatzen

Iazko Donosti Cup futbol txapelketan lehiatu zen Hondarribiko Talaia Prebentzioa taldearen esperientzia kontatzen duen bideo bat prestatu dute, eta bideoak eta bertsoak uztartzen dituen Bertsomovieda lehiaketara aurkeztu dute. Bideoak, taldearen jaiotza eta txapelketako bizipenak jasotzen ditu, eta Jon Aperribay Calvok bideorako propio idatzitako olerkia entzun daiteke. Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko zerbitzutik atera zen taldea osatzearen ideia, eta nazioarteko taldeak biltzen dituen gazteen txapelketan parte hartu zuen joan den urteko uztailan. B15 mailan jokatu zuten hondarribiarrek, J multzoan, eta lehen fasean jokatutako hiru partidetatik bi irabazi zituzten, txapeldunen faserako sailkapena lortuz. Bigarren fasean, final zortzirenetan geratu ziren lehiaketatik kanpo, Belgikako taldearen kontra 2-1 galduta. Bertsomovieda bideo lehiaketara aurkeztutako bideoak esperientzia hori guztia laburbiltzen du, hasierako bilerak, entrenamenduak, partidetako giroa, parte hartzaileen balorazioa, eta abar. Bideoaren lehen zatirako Siroka taldearen Tximeletak abestia entzun daiteke, eta ondoren, Aperribayren olerkia. Bukatzeko, egitasmoan parte hartutako gazteetako batzuek haien esperientzia kontatu dute Bertsomovieda lehiaketara aurkeztutako grabazioan. Prebentzio Komunitariotik egindako lana biribiltzen duen bideoari bultzada eman nahi izanez gero, bozkatu hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.