
Olinpiaden Korto Lehiaketa egin dute, lehenengo aldiz. Ostiralean Itsas Etxean elkartu ziren, dotore jantziz eta haien film laburrak aurkeztuz.

Hamazazpi talde izan ziren oholtza gainean, eta hainbat afera irudikatu zituzten. Kaialderen itxiera, etxebizitzaren problematika, erromatarren erorketa, Hondarribiko Masterchef-a...

Hondarribiko olinpiadetako proba ezagunetariko bat egingo dute gaur: parodia saioa. 20:30ean izango da, Gipuzkoa plazan.

Euskara proba egin zuten larunbatean, hizkuntzaren eta euskal folklorearen hainbat arlo jorratuz. Tximista taldea izan zen garailea.

Hasi dira 2026ko Hondarribiko Olinpiadak. Lehen eguna larunbatean ospatu zuten, eta Berberiñak taldea izan zen garailea.

Psilocybeko Elektrotxarangaren kalejira eta eta Ondare proba izan zuten Hondarribiko gazteek Pazko astean, euskararen sustapena eta aisia ardatz.

Euriaren mehatxua izan arren parte hartzea handia izan zen. 26 taldek parte hartu zuten orotara. Lau proba burutu zituzten.

Gipuzkoa plazan egin ziren aurrenekoz Hondarribiko Olinpiadetako parodiak. Ehunka herritar gerturatu ziren olinpiadetako 15 taldek prestaturikoak ikustera.

Larunbatean egin zuten Herri Olinpiaden laugarren jardunaldia. Eguraldi txarra egin bazuen ere Puzzle proba aurrera atera zen talde guztien parte hartzearekin.

Herri Olinpiaden beste proba bat jokatu dute gaur. 500 piezako puzzle bat osatu behar izan dute taldeek hiru orduko epean.

Olinpiaden hirugarren belaunaldiko laugarren urtea osatu dute Hondarribiko gazteek. Zortzi proba egin dituzte, eta besteak beste, Korto Lehiaketa estreinatu dute.

Ekainaren 6an egingo dute Olinpiaden azken eguna, eta gastronomia probara talde beteranoak gonbidatu nahi izan dituzte beste urte batez.

Toka txapelketa egingo dute larunbatean, hiru toka ezberdinekin. Edozein herritarrek parte hartu dezake.

Olinpiadetako kideek azaldu dute eguraldi txarra aurreikusten dutela, eta ekitaldia ezin dela hala egin.

Arratsaldeko 16:30ean hasiko da itsas proba, San Pedro kalean. Azalpenak jasotzeko hitzordua, berriz, 16:15ean izango da, Azeri elkartearen pareko plazan.

Olinpiaden bigarren jardunaldia egin zen larunbatean. Herri kirolak egitekoak baziren ere, azkenean familien jolasa egin zuten.

Oraindik zein proba egingo den esan ez badute ere alternatiba bat bilatu dute antolatzaileek. Azeri elkartearen atzean elkartzeko deia egin dute.

9. Korrikaren lekukoak metro batzuk ibilbidetik kanpo egin zituen, herri olinpiaden bazkariko oholtzara igotzeko.