Olinpiadetako Herri Kirolen proba, bertan behera
Oraindik zein proba egingo den esan ez badute ere alternatiba bat bilatu dute antolatzaileek. Azeri elkartearen atzean elkartzeko deia egin dute.
Larunbatean Hondarribiko Olinpiaden bigarren jardunaldia egingo dute. Hasiera batean Herri Kiroletan murgildu behar ziren parte hartzaileak, baina egun osorako euri zaparrada handiak espero direnez, proba martxora atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
Dena den, oraindik zein proba egingo den esan ez badute ere alternatiba bat bilatu dutela jakinarazi dute. Larunbat arratsaldean, 17:30ean Azeri elkartearen atzean biltzeko deia egin dute eta bertan emango dituzte xehetasunak.