Pieza artean izan dute gaurko lehia Hondarribiko kuadrillek

Herri Olinpiaden beste proba bat jokatu dute gaur. 500 piezako puzzle bat osatu behar izan dute taldeek hiru orduko epean.

Gaurko lehian ateratako irudia.

Puzzle pieza artean izan da gaurko lehia, hori izan baita gaurko Hondarribiko Herri Olinpiaden probaren zeregina: 500 piezako puzzle bat osatzea. 16:30ean abiatu dira taldeak, binaka eta txandaka, kirol kaian atondu duten espazioan. Bukatzen duen lehenak eramango du gaurko saria, baina puntu gehigarriak ere lortzeko aukera izango dute kuadrillek. Proba garrantzitsua, beraz, gaurkoa. Hiru ordu dituzte puzzlea osorik bukatzeko. Astelehenean gaurko emaitzen berri emango du HITZAk.

Lehiaren ondoren, lasai aski tragoxka batzuk hartu eta afaltzeko tartea izango dute denek. Ondoren, bingoa izango da. Zerura begiratuta, mahai jolasetan aritzeko egun aproposa gaurkoa. Jarraian HITZAk ateratako argazkiak eta bideotxo bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.