Larunbat honetako gauean bukatuko dute txotx denboraldia Irungo sagardotegian. Bankako Menditarrek jarriko dute ahotsa.
Ola sagardotegiak txotx irekiera egin zuen atzo, Julian Iantzi omendu gisa izan zelarik. Giro ederrean bildu ziren 220 pertsona.
Sagardoaren festa datorren larunbatean izango da, hilak 13, 18:00etatik 21:00etara, Urdanibia plazan. Bildutako dirua Taupadak GKEri igorriko zaio.
Aginagaldetarrek zabaldu zuten atzo XXIV. Txotx Eguna. Ola Sagardotegian urteko lehen sagardoa dastatzen lehenak izan ziren Joxe, Agustin, Gurutz eta Julen Aginagalde.
Hiri osoko ostalaritza sustatzeko asmoz, Denok Bat ostalaritza elkarteak jarduerak antolatu ditu urriko azken bi asteburuetarako.
Maiatzaren 24an egingo da Bankako menditarrak taldearen konpainian. Dagoeneko erreserbak egin daitezke.
Hilaren 26an bertso afaria egingo dute sagardoaren hotelean eta Arzallus, Egaña, Peñagarikano eta Mendiluze arituko dira bertsotan.
Azaroaren 23an bertso bazkaria egingo dute Irungo Ola sagardotegian.
Hilaren 27an egingo dute bertso afaria, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikanoren konpainiarekin. Erreserba egin behar da bertaratzeko.
Ola Sagardotegiak antolatutako sagar festa 11:00etan izango da, Olaren egoitzan. Sagar mundua sakonago ezagutzeaz gain, aurtengo lehen sagar zukua (zizarra) dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Bankako Menditarrak Olan izango dira hilaren 27an Euskal kantuen afarian. Erreserba egiteko 943 62 31 30 telefonora deitu behar da.
Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso bertsotan, eta Anjel Mari Peñagarikano gai jartzaile lanetan arituko da.
Igande honetan ekingo diote sagarren emariaren 2023ko denboraldiari Ola sagardotegian, 14:00etan. Erreserba egin behar da bertaratzeko.
Oiartzuar eta Añorgarren arteko pilota eta bertso lehiak egingo dira Ola sagardotegian.