Bertsoa eta sagardoa uztartuko ditu Ola sagardotegiak

Hilaren 27an egingo dute bertso afaria, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikanoren konpainiarekin. Erreserba egin behar da bertaratzeko.

Usadioei segituz, apirilaren azken larunbatean (hilak 27), 20:30ean, bertso afaria egingo dute Ola sagardotegian. Bertsotan aritzera gonbidatu dituzte Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano. Dastamenaren eta entzumenaren festaren prezioa 45 eurokoa da eta plaza erreserbatu egin behar da joan ahal izateko. Horretarako, 943 623 130 telefonora deitu behar da. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.