Euskal Kantu Afaria, Ola Sagardotegian
Larunbat honetako gauean bukatuko dute txotx denboraldia Irungo sagardotegian. Bankako Menditarrek jarriko dute ahotsa.

Euskal Kantu Afariarekin itxiko dute txotx denboraldia Ola Sagardotegian. Larunbat honetan izango da, hilak 25, 20:30ean eta Bankako Menditarrak arituko dira kantuan.
Sagardotegi menuaz gozatzeko aukera izango da, 45 euroren truke. Jakiez gain, akeita eta kopa barnebiltzen ditu afariaren prezioak. Bertaratu ahal izateko erreserba egin behar da honako telefono zenbaki honetara deituta: 943 623 130.