Atzo arratsaldean egin zuten Kosta kalearen inguruko bigarren saio parte hartzailea; abendurako iragarri dute hurrengo bilkura.
"Kosta kalea nola irudikatzen dugun ikusteko diseinu kolaboratiborako tailerra" dela zehaztu du Juan Luis Silanes Mugikortasun zinegotziak.
Amute-Kosta auzoko jaien baitan inauguratu dute Anttoni Etxeberriaren omenezko plaza; ekitaldi hunkigarria burutu dute auzo elkarteak, Emekik eta Hondarribiko Udalak.
Mugikortasunaren Astearean baitan lehen parte hartze tailerra eta "ibilbide kritikoa" egin zituzten asteazken arratsaldean.
Orain dela hilabete pasatxo lursail pribatu batean izandako luizia garbitu dute udal zerbitzuek. Lanak bukatuta, Amuterantz doan erreia erabilgarri dago berriro.
Azkenaldian pilatutako obrek ondorioak izan dituzte Kostan. Egoera ikusirik udalarekin bilera eskatu du auzo elkarteak: informazioa jaso, eta zalantzak zein ezbeharren aurrean ardurak argitzea nahi dute.
Azken asteotan izandako luiziek, errepide mozketak, obrek... "arriskua" eta "segurtasun falta" eragiten dutela argudiatuta kezka agertu dute auzokideek.
Gaurtik asteazkenera errepidea itxita egongo da egokitzapen eta hobekuntza lanengatik.
Etzi izango da hitzordua, ohi moduan Amute-Kosta auzo elkartean.
Ziurtagiri digitala lortzeko laguntza behar duten herritarrei dei egin die Amute-Kosta auzo elkarteak; larunbatean goiz eta arratsaldez antolatu dute saioa.
Hilaren 29an egingo du batzar orokorra bizilagunen elkarteak, 19:00etan. Hamar puntuko gai zerrenda jorratuko dute bilkuran.
Osasun larrialdi egoera bihartik aurrera bertan behera geratu arren, pandemiari egokitutako jaiak izango dira aurtengoak berriz ere.
Amute-Kosta Auzo Elkarteak jairik egongo ez dela berretsi du ohar baten bidez. Hala ere, ostiraleko bileran parte hartzera deitu ditu auzokideak.
Amute-Kostako lokalak lehenbailehen irekitzeko helburuarekin antolatu dute auzolana; horien garbiketa eta egokitzapena dira xedeak.
Kosta eta Arkolla auzoak lotzen dituen bidean agertutako zulo baten harira ingurua aztertu eta egokitze lanetan ari da udala.
Hobekuntza lanak egiteko helburuarekin, Santa Engraziatik Amute auzorantz doan erreia moztuko dute gaur, 15:00etatik 19:00ak bitartean.
Iberdrola argindar konpainiak lanak bukatuta ekin dio asfaltatze lanei Hondarribiko Udalak; zabalik da jada bidegorria.