Batzar orokorrera deitu du Amute-Kosta auzo elkarteak
Hilaren 29an egingo du batzar orokorra bizilagunen elkarteak, 19:00etan. Hamar puntuko gai zerrenda jorratuko dute bilkuran.
Amute-Kosta auzo elkarteak batzar orokorrera deitu du hilaren 29an, ostiralarekin, 19:00etan. Bizilagunen elkartearen egoitzan bertan izango da bilkura eta hamar puntuz osatuta dago eguneko gai ordena:
- 2020 eta 2021 urteetako kontuak aurkeztea.
- 2020 eta 2021 urteetako balantzea egitea.
- Lokalen irekiera.
- Auzoaren egoera.
- Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapena.
- Datozen proiektuak.
- Estatutuak aldatzea.
- Zuzendaritza berritzea.
- Bestelakoak.
- Galderak eta erreguak.