Amute-Kostako jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean

Osasun larrialdi egoera bihartik aurrera bertan behera geratu arren, pandemiari egokitutako jaiak izango dira aurtengoak berriz ere.

Amute-Kosta auzoko jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean, auzo elkarteak jakinarazi duenez. Iragan astean egin zuen bizilagun elkarteak jaiak antolatzeko bilera, eta ondokoa da ezagutarazitako egitaraua: 

Ostirala

  • 17:00. Balkoi eta leiho apainketaren lehiaketaren hasiera. Asteburuan zehar apaindutako leihoak baloratuko ditu epaimahaiak.
  • 18:00. Altxorraren bila.
  • 20:00. Mozorro, anime eta maskara apainduen lehiaketak.

Larunbata

  • 11:00. Kroketa lehiaketa Anttoni plazan.
  • 12:00. Anttoni plazaren inaugurazioa.
  • 16:00. Fornite txapelketa.
  • 18:00. Argazki lehiaketa.

Igandea

  • 11:00. Ibilbide historikoa auzoan zehar.
  • 12:30. Auzobide plaka.
  • 17:00. Balkoi eta leiho apainduen lehiaketaren sari banaketa.
  • 18:00. Bingo lehiaketa.
  • 19:00. Jaietako zozketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.