COVID-19aren ziurtagiri digitalarekin laguntza emango dute Amute-Kostan
Ziurtagiri digitala lortzeko laguntza behar duten herritarrei dei egin die Amute-Kosta auzo elkarteak; larunbatean goiz eta arratsaldez antolatu dute saioa.
COVID-19aren ziurtagiri digitala lortzeko laguntza behar duten pertsonei dei egin die Amute-Kosta auzo elkarteak. Arrakala digitalari aurre egiteko helburuarekin, ziurtagiria deskargatu eta inprimatzen laguntzeko saioa antolatu du etzirako, larunbatarekin. Honakoa da ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Osakidetzako txartela eramatea ezinbestekoa dela ohartarazi dute.