Asfaltatze lanak egin dituzte Kostako bidegorrian
Iberdrola argindar konpainiak lanak bukatuta ekin dio asfaltatze lanei Hondarribiko Udalak; zabalik da jada bidegorria.
Kostako bidegorria asfaltatu du udalak. Kosta auzoko bidegorria zabalik dela berriro jakinarazi du Hondarribiko Udalak, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez. Iberdrola argindar konpainiak egindako esku-hartzeen ondotik etorri dira asfaltatze lanak.
Amute Kosta Auzo Elkarteak otsaila hasieran “kezka” agertu zuen hainbat obrek eragindako ondorioak medio, tartean, bidegorriko obra.

