300 etxebizitza eraiki eta horietatik %20 alokairu sozialetara bideratuko dituzte. Egungo bizilagunen lekualdatzeetan "iragaitzazko irtenbideak" izan daitezkeela zehaztu du alkateak.
16.000 metro koadroko eremua hobetu, berregituratu eta berritzeko proiektuaren hasierako fasean sartu da udala.
Irungo EAJren eleduna haserre agertu da, Korrokoitz Batzordearen hirugarren saioan alkateak ez dituelako, haren ustez, egindako akusazioak frogatu.
Iazko abenduan Korrokoitzerako Plan Berezia garatzeko jabeekin akordioa bazegoela berretsi du gaur, eta tramitazioek "aurrera" egin dutela nabarmendu du.
Santano alkateak eta EAJko kide Iridoyk adiskidetze edo "kontziliazio" saioa egingo dute. Bertan gertatzen denaren arabera, EAJk neurriak hartuko ditu.
Jose Antonio Santano alkateak "bota dituen akusazio faltsuak frogatzeko" epaitegietara jo dute jeltzaleek. Xabier Iridoyk eta Lander Ugartemendiak agerraldia egin dute gaur.
Irungo Korrokoitz eremuko bizilagunak ziurgabetasunean bizi dira oraindik, euren etxeak noiz eraitsi zain daude. 9. etxebizitzako bizilagunek jada etxea utzi dute.
Xabier Iridoyren atzoko hitzek eragin zuzena izan dute Udal Gobernuan, eta gaur, 16:00etatik aurrera, Santano zenbait kontu argitzen ari da.
Xabier Iridoyk gaur irudikatu du udaleko gobernu taldeko bi alderdien arteko harremana ez dela ona. Korrokoitzeko gaiak azaleratu ditu desadostasunak.
Ermita kalean egiten ari diren berrurbanizatze lanek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan. Uztapide Bertsolariaren erreia itxita egongo da hilaren 18tik 21era.
Urtarrilaren 16an (astelehena da) Korrokoitz Plan Berezia aurkezteko saioa egingo dute ospitale zaharreko hitzaldi aretoan.
Biharko Osoko Bilkuran onartuko da behin betiko proiektua. Jeltzaleak kontent dira egindako lanak "fruituak" eman dituelako eta "Irungo Alde Zaharraren hobetzean aurrera pausoak" emango direlako.
Alkateak Iridoyren kontra egindako adierazpenak «fede txarrekoak» izan zirela ondorioztatu du ikerketa batzordeak, eta jeltzaleak egindako kudeaketan ez du irregulartasun zantzurik aurkitu.
Ostiralean jarriko dituzte ikerketa batzordeko ondorioak mahai gainean. Bitartean, PP eta SPIk euren irakurketa propioa kaleratu dute.
Irungo EH Bilduko Jokin Melidak agerraldia egin du gaur, azken asteotako gertakarien aurrean koalizioak duen iritzia plazaratzeko.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok hirigintza ordezkari ohiaren kontra esandakoak frogatzeko baliatu nahi izan dute gaurko adiskidetze saioa.
SPI alderdiaren ustez, Korrokoitz eremuko azken berriekin gertatu dena da "desgobernu" horren azken adierazlea, "ez dute elkar ulertzen".
Joan den astean, Irungo Udaleko Hirigintza ordezkari Xabier Iridoyk Korrokoitz inguruko Plan Berezia garatzeko jabe pribatuekin akordio batetara iritsi zela jakinarazi zuen.