Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Korrokoitz, 1999tik, borrokan

Irungo Korrokoitz eremuko bizilagunak ziurgabetasunean bizi dira oraindik, euren etxeak noiz eraitsi zain daude. 9. etxebizitzako bizilagunek jada etxea utzi dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/02/02

Korrokoitzeko eremua erdigunetik gertu egon arren, erabat zaharkituta dago.

Zaila. Horrela definitu dute Irungo Korrokoitz eremuko bizilagunek bizi duten egoera. 1999 urtean hiri antolamendutik kanpo utzi zuen udalak eremua, eta ordutik, jabe pribatuen eskuetan egon da; egoerak erabateko ziurgabetasunean bizitzera behartu ditu bizilagunak. Ia hogeita hamar urteren ondoren, tinko jarraitzen dute, etxebizitza duin baten alde borrokan. Irungo agenda politikoaren erdigunean izan da azken egunetan gaia, baina, bertan bizi direnen iritziaren bila joan da Hitza. Gatazka politikotik harago, euren egoera konpon dadila eskatu dute. Azken hogeita hamar urteotan, etxebizitzen egoera okertzen joan da. Etxebizitza huts eta erabilerarik gabeko eremu asko dago bertan, degradatua dago zeharo zonaldea. Denboraren poderioz, etxeak zaharkitzen joan dira eta egun, batzuk erortzeko arriskuan daude. Udalak bertan eraikin berriak egiteko asmoa jakinarazi bai, baina ordutik aurrera urratsak ez dira asko izan, abenduaren bukaerara arte ez behintzat. Edozein momentuan udalak etxebizitzak eraisteko agindua eman dezake. Baina hori gertatu baino lehen, bizilagun askok legeak ematen dituen aukeren artean, zenbait hobekuntza egin dituzte. Guztira, 16.000 metro koadroko eremua hartzen du Korrokoitzek.

9. atariko etxebizitza da kaltetuena.

Korrokoitzeko 9. ataria izan da orain arte arazo gehien jasan dituena. 2008an, udalak egin zuen Hiri Egokitzapenerako Planaren baldintzen artean, bertako bizilagunei ostatua ematea adostu zuten. Orduan, udala eta promotoreak ez ziren adostasunera heldu, eta proiektua bertan behera geratu zen. 2016ean, berriz, erortzeko zorian zegoela ondorioztatu zuten udaleko teknikariek, termita plaga baten ondorioz, egiturak kalte nabarmenak jasan zituelako. Egun, bizilagun gehienak bertan dirauen arren, batzuk etxetik joatera behartu dituzte. 2016 bukaeran, adibidez, 9. atariko bizilagunek euren gauzak hartu eta beste etxe baten bila jarri ziren, izan ere, adineko bikote bat, bi haur dituen emakume bat eta beheko solairuko ile-apaindegiko emakumeak bertatik joateko behin betiko agindua jaso zuten udaletik. Etxea uztea gutxi ez balitz, horren eraistearen kostua beregain hartu beharko zutela jakinarazi zieten udaletik. Horrela, orube osoaren truke 60.000 euro jasoko lituzke bizilagun bakoitzak, baina eraistearen kostua kenduta, soilik 10.000 euroko diru sarrera jasoko lukete. Bizilagunak, zain Urte luzez Korrokoitz kaleko 9. etxebizitzako bizilagun izandako Asier Martinek salatu bezala, «promotoreek ez dute inoiz errentagarritasuna bilatu, eta haien eta udalaren arteko gestio falta horretan, bizilagunak zain egon gara». Egoera «deserosoa» izan dela diote, batez ere aiton-amon bikotearena. «Edozein momentuan hondeatzaile bat etor daiteke etxeak eraistera», gehitu du. Martinek azaldu duenez, egun, Korrokoitz inguruan, 20-25 familia inguru dira etxe berri batera joan beharko direnak. Etorkizuneko Korrokoitzeko etxebizitza proiektuan, ordea, prezio altuko etxebizitzak eraikiko dituztela salatu du, egungo bizilagunen poltsikoetara moldatu gabe. Hori gertatzen denerako, Babes Ofizialeko Etxebizitza batean sartuko dituztela argitu du irundarrak, gutxienez, «ostatu emateko eskubide hori bermatzeko». Korrokoitz inguruko etorkizuneko proiekturako, Uranzu pilotalekutik Dunboa kanalerainoko etxebizitza guztiak eraitsiko dituztela azaldu du bizilagun ohiak. Informazio hori bizilagunei jakinarazi dieten arren,  oraindik «ziurgabetasun horretan» bizi direla azaldu du. Tirabirak udalarekin Udalak, 1999. urtetik, behin eta berriro, arazoa pribatua dela argudiatu duela salatu du: «1999an udala gure bizitzan sartu zenetik, arazoa ez da inoiz erabat pribatua izan», Hasieratik, PSE-EErentzat, Korrokoitz «behin ere ez» ez da izan lehentasuna. Promotore ugari egon eta euren arteko talka existitu den arren, Martinek ondorengo gogoeta egin du: «Ez al dago udala, harreman horiek kudeatzeko?». Horren harira, PSE-EEk kudeaketa gaitasunik ez duela izan adierazi  du, hainbeste urtez agintean  egoteak «erosotasun puntu bat» eman diela udal gobernuko kideei. Iazko abenduan, Korrokoitzeko bizilagunek ilusioz hartu zuten azken albistea. Udaleko Hirigintza ordezkari ohi Xabier Iridoyk jakinarazi zuen Korrokoitz eremurako Plan Berezi bat garatzeko jabe pribatuekin akordio batetara iritsi zela. Eta, bizilagunenei, momentuz, akordio garrantzitsuenaren berri eman zien: etxebizitza eraistearen kostua promotoreek hartuko zutela beregain. Informazio hori, bizilagunentzat, «albiste ona» izan zen. Alkatearekin alderatuta, Hirigintza ordezkari izandakoak izandako jarrera «bihotzekoagoa eta hurbilagoa» izan zela onartu du. Orain, ordea, udal gobernuko liskarrak direla eta, Iridoyk berretsitako akordioa zalantzan egon daitekeela argitu du. Are gehiago, datorren agintaldiari begira, Korrokoitzeko gaia aurrera eraman nahi duena PSE-EE bera izango dela esan du, «alderdi horretakoa ez den batek 25 urtean egin ez dena egitea» PSE-EEk ez duela onartuko, alegia. Martin: «Erabakia berandu iritsi arren, beharrezkoa zen Korrokoitzeko eremurako». «2018an, Irungo erdigunean, 16.000 metro koadroko eremu bat erabat abandonatuta izateak ez du inolako zentzurik»,zehaztu du Martinek. Korrokoitzeko arazoa «lehenbailehen» konpontzea nahi dute bertako bizilagunek, baina oraindik, bide luzea izango duela onartu dute, etsipenez. Etxebizitza duina behar dute, ordea. Lehia politikoetatik harago, nonbait bizi behar dutelako.  

Irungo EAJ eta PSE-EEren arteko talkak aurrera darrai

Korrokoitzeko gaiak gobernu taldea hautsi du, ustez konpontzear zen hirigintza gai bat lehia politikora eramanez. Santano eta Iridoyren arteko tentsioa nabarmen hazi da.

Joan den astean Irungo Batzokian egindako agerraldiaren irudia.

Korrokoitzeko gaiak udal gobernuan tirabira ugari sortu ditu azken asteetan, hausteraino. Joan den ostegunean, Jose Antonio Santano alkateak Xabier Iridoyren kudeaketan legez kanpoko jardueraren izan zela iradoki zuen, Hirigintza ordezkari ohiarekiko zuen konfiantza falta berretsiz. PSE-EEren eta EAJren arteko aldeak, zuloa, are nabarmenago gelditu dira azken egunetan. Kargugabetutako Iridoyk aste honetan erantzun dio alkateari, Irungo EAJko Biltzarreko kide guztiekin batera egindako agerraldian. Bertan, Irungo EAJko lehendakari Lander Ugartemendiak, lehenik, «akusazioen frogak» eskatu dizkio Santanori. Era berean, alkateak aldarrikatzen duen «gardentasun» hori eskatu, eta Santanok kanpaina «immoral eta indezentea» egin duela salatu du. Gainera, Ugartemendiak alkateari «jauntxokeria» alde batera uztea exijitu dio, eta Irun bere «feudo» bezala erabili duela adierazi. Irungo EAJren buruak, «joko zikina» buka dezala eskatu dio alkateari. Bestalde, Iridoyk, «lehenbailehen errektifikazio bat» eskatu dio alkateari, edo bestela, egin dituen akusazioak frogatzera animatu du. Santanok ustezko ilegaltasun hori salatzeko bide legalekin kontatzen duela argudiatu du, eta ez duela egin. Irun eta irundarren alde tinko lanean jarraituko duela nabarmendu du EAJko kideak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.