kirolak

Faborito dira gaur Lekeition

Gaur, Traineruen Euskadiko Txapelketa izango dute jokoan, 18:30ean hasita, Oarso Bidasoko traineruek.

Julen Castrillon

Julen Castrillon: "Gazteek badakite aukera dutela lehen ontzira iristeko"

Julen Castrillon Ama Guadalupekoako finkoetako bat da aurten, baina 25 urte baino ez ditu, eta lagun gehiago bigarren ontzian, lehenean baino. Aurtengo emaitza onak haientzat ere sorpresa direla onartu du, baina ziur dago estropada txarrak ere izango dituztela.

Asier Perez-Karkamo
Txingudi Beach Rugby 01

Txingudi Beach Rugby txapelketaren balorazio ona egin du Irun RTk

Lehen aldiz Hendaia eta Hondarribian egin dute, Rugby Club Hendayais taldeari antolakuntzan Irun RT batu eta gero. Peña Zozom eta Anglet Beach Girls taldeek irabazi dute txapelketa.

Asier Perez-Karkamo
Banderen bedeinkapena Lau Bandera

Lau bandera astindu ditu arraun elkarteak asteazkenetik

Lehen ontziak Gipuzkoako Txapelketa eta Orio eta Portugaleteko banderak irabazi ditu astezkenetik. Arraun Elkarteko bigarren ontzia Plentziako estropadan nagusitu zen larunbatean.

Asier Perez-Karkamo
Realeko neskak Hockey Hondar Kirolak

Hockeyko Realeko neskak, Hondarribian futbolean

Hondartza hockey erakustaldia eman dute eta gero futbolean jokatu dute gazteekin. Ostiralean boleibol txapelketa egingo dute Hondar Kirolak programan eta datorren astean futbolekoa.

Asier Perez-Karkamo

Oarso Bidasoko traineruak, gaur, Gipuzkoako bi txapelen bila

Gaur jokatuko da Donostian Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Bertan, gizonetan Hondarribia da faborito nagusienetakoa, eta emakumeetan San Juanek eta Hibaikak aukera asko dauzkate gorenean ibiltzeko.

Txingudi Beach Rugby

Txingudi Beach Rugby txapelketa bi hondartzatan egingo dute lehen aldiz

Stade Hendayaisekin batera Irun RT sartuko da aurten antolakuntzan eta 30 taldek hartuko dute parte, sei neskenak. Hondarribian, goizez izango dira partidak.

Asier Perez-Karkamo
Iñigo Cervantes

Iñigo Cervantes top100-etik urrats batera

ATP zerrendako 117. posturaino igota, bere kirol bizitzako sailkapen onena lortu du Iñigo Cervantes tenista hondarribiarrak.

Asier Perez-Karkamo
Jai Alai World Tour

Jai Alai World Tour-reko lehen liderrak aterako dira Jostalditik

Jai Alai World Tour barruko Hondarribiko Master Series txapelketako finala jokatuko dute gaur Jostaldin. Goikoetxea-Erkiaga eta Olha-Israel bikoak lehiatuko dira. Aurretik, 3. eta 4. postuak zehazteko partida izango da.

Asier Perez-Karkamo

Hondar Kirolak, hondartza kirolerako ere badelako

Abuztuaren 14ra bitarte, hordartzako kirol azpiegiturak irekiko dituzte asteartetik ostiralera arratsaldez , 16:00etatik 20:00etara, gazteek erabil ditzaten. Erakustaldi eta txapelketa programa osatu du Hondar Kirolak programak.

Asier Perez-Karkamo
II. Beñat Elzo berria

Mikel Albeniz eta Olatz Zabala irabazle II. Beñat Elzo bikainean

Mikel Albeniz donostiarrak eta Olatz Zabala irundarrak irabazi dute II. Beñat Elzo Mendi Lasterketa. Hiru probak elkartuta, 1.400 dortsal saldu ziren.

Asier Perez-Karkamo
Beñat Elzo lasterketa 2015

Korrika, oinez eta familian, Beñat Elzo-ren eta Jara haurraren alde

SHUA deritzon gaixotasun arraroa ikertzeko dirua bilduko dute igandean Hondarribiko kirol kaitik abiatuta egingo den II Beñat Elzo Mendi Lasterketan.

Asier Perez-Karkamo

Euskal Herriko maratoi erdiko bi txapelak, Nafarroara

Antonio Casado antsoaindarra eta Ana Casares eguestarra izan dira azkarrenak Donibane Lohizune eta Hondarribia art5eko bidea egiten

Iker Otegi Salamanca Amajudo

Iker Otegi brontzearekin itzuli da Salamancako Espainiako Kopatik

Bere pisuko rankinean lehen puntuak lortu ditu hondarribiarrak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia FE kadete

Hondarribiko kirol agenda

Futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeen asteburuko ordutegiak, Helduen Mailatik, Kimuen Mailaraino.

Asier Perez-Karkamo
1965eko Kontxa

1965eko Kontxa-ko irabazleak omenduko dituzte azaroaren 14an

50 urte bete dira Hondarribiak 1965eko Kontxa irabazi zuenetik. Hurrengo hiru urteetan ere irabazi zuen.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia Eskubaloia Hondarribiko kirol emaitzak eskubaloia

Irabazi gabe jarraitzen du Hondarribia Eskubaloia taldeak

Hondarribiarrek lau partida jokatu eta bi berdinketa eta bi porrot pilatu dituzte.

Asier Perez-Karkamo
Ama Guadalupekoa Judo

Ama Guadalupekoa Judo taldeak hiru domina lortu ditu gazteen Super Kopan

Lidia Yarza, Oier Goikoetxea eta Maialen Ramos euren pisuetako rankineko lehen postuan daudela itzuli dira Alacantetik.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia Futbol Tolosa

Berdinketa gertu izan du Hondarribiak liderraren etxean

Garaipenaren gola 90. minutuan lortu zuen Tolosak, penaltiz. Datorren asteburuan Zarautzen kontra jokatuko du Hondarribia futbol taldeak.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago