Iker Otegi brontzearekin itzuli da Salamancako Espainiako Kopatik

Bere pisuko rankinean lehen puntuak lortu ditu hondarribiarrak.

Iker Otegi Salamanca Amajudo

Hondarribiko ordezkaritza Salamancan

Ama Guadalupekoa Judo taldeko hiru kirolari lehiatu dira asteburuan Salamancako gazteen Espainiako Kopan. Iker Otegi gazteak brontzezko domina lortu zuen -66 kiloetan, lau borroka irabazi eta bat galdu eta gero. Hala, rankineko lehen puntuak lortu zituen Otegik. Aritz Garcia (-73) eta Joaquin Lopez (-60) lehen borroketan geratu ziren lehiaketatik kanpo, baina gustura egindako lanarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.