Hockeyko Realeko neskak, Hondarribian futbolean

Hondartza hockey erakustaldia eman dute eta gero futbolean jokatu dute gazteekin. Ostiralean boleibol txapelketa egingo dute Hondar Kirolak programan eta datorren astean futbolekoa.

Realeko neskak Hockey Hondar Kirolak

Realeko neskak futbolean, hockey erakustaldiaren ondoren

Realeko belar hockeyko emakumeen taldeak beach hockey erakustaldia egin du gaur Hondarribiko hondartzan, Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak gazte boluntarioen laguntzarekin antolatzen duen Hondar Kirolak programaren barruan. Kirol horren nondik norakoak azaldu eta gero, bertaratu diren gazteekin praktikatzen aritu dira Realeko neskak. Ondoren, stickak albo batean utzi eta kirolez aldatu dute, futbolean aritzeko. Normalean hockeyan eta belar gainean jokatzen duten arren, argi geratu da hondar gainean eta futbolean ere Realeko neskak oso onak direla, euren taldeak irabazi duelako partida.
Realeko neskak hockey

Hondartza hockeya ezagutzeko aukera izan da

Gaur bezalako partidak eta txapelketak egunero antolatzen dituzte Hondar Kirolak programan, hurbiltzen diren gazte eta koadrilen artean. Urtero, baina, bi txapelketa nagusi antolatzen dituzte, hondartza boleibol eta beach soccer (futbola) txapelketak. Ostiral honetan egingo dute bolei txapelketa, 16:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi dutenek lauko taldea osatu eta hondartzako kirol azpiegituretako etxolatik pasa behar dute, arratsaldez. Futbol txapelketak seigarren ekitaldia beteko du aurten eta horretarako ere izena eman daiteke dagoeneko. Hilaren 22tik 24ra egingo dute, eta izena emateko epea 21ean itxiko dute. Futbol txapelketan taldeek 6 eta 8 kide artekoak izan behar dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.