Korrika, oinez eta familian, Beñat Elzo-ren eta Jara haurraren alde

SHUA deritzon gaixotasun arraroa ikertzeko dirua bilduko dute igandean Hondarribiko kirol kaitik abiatuta egingo den II Beñat Elzo Mendi Lasterketan.

Beñat Elzo lasterketa 2015

Silanes, Mikel Gartzia (Biosnar) eta Xabi Tome, aurkezpenean

SHUA deritzon gaixotasun arraroa ikertzeko dirua bilduko dute igandean Hondarribiko kirol kaitik abiatuta egingo den II Beñat Elzo Mendi Lasterketan. Biosnar Triatloi Klubak antolatzen du eta iaz 11.532 euro bildu zituzten Sanfilippo gaitzaren ikerketarako. Aurten Jara Tome haur irundarrak duen gaixotasunaren ikerketan laguntzea da helburu. Atzo egin zuten aurkezpena udaletxean, eta bertan, Kalixa Silanes Kirol zinegotziak probaren asmo bikoitza nabarmendu zuen: “Lasterketa hau Beñat gogoan izateko modu hobezina da, eta bestetik, oso garrantzitsua da lasterketak duen izaera solidarioa, Jara Tomek daukan gaixotasun larrian ahalik eta gehien lagundu dezagun guztion artean”. Aurtengo berrikuntza nagusia oinezko ibilaldia izango da, 09:00etatik aurrera lasterketaren ibilbide bera egingo duena (10.750 metro). Parte hartu nahi duenak 10 euro ordaindu behar ditu; Kofradiaren dendan eman daiteke izena aldez aurretik, edo igandean kirol kaian. Bertan ere izena eman daiteke familien lasterketarako. Mendi lasterketan parte hartu nahi dutenek, aldiz, Kirolprobak webgunean egin behar dute.
Beñat Elzo 2014 familiak

Iazko familien probako une bat

Ordutegiak

  • 09:00 Oinezko martxa. 10,7 kilometro.
  • 11:00 Mendi lasterketa. 10,7 kilometro.
  • 12:30 Familien lasterketa. 1,5 kilometro.
SHUA duen haur irundarraren aita ere izan zen II Beñat Elzo Mendi Lasterketaren aurkezpenean, eta antolatzaile lanetan jardun duten Biosnar klubeko kideei eskerrak eman zien beraiekin gogoratzeagatik. “Oso ekitaldi polita izango da, eta jendea parte hartzera animatu nahi dut. Nire alabak eta beste hainbat gaixok pairatzen duten gaixotasun itzel hau ikertzeko ahalik eta diru gehiena lortzeko balio dezala”, adierazi zuen Tomek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.