Berdinketa gertu izan du Hondarribiak liderraren etxean

Garaipenaren gola 90. minutuan lortu zuen Tolosak, penaltiz. Datorren asteburuan Zarautzen kontra jokatuko du Hondarribia futbol taldeak.

Hondarribia Futbol Tolosa

Partida guztiak irabazi ditu Tolosak

Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Berazubiko zelaian, Ohorezko Mailako lider Tolosaren kontra. Tolosarrek orain arteko sei partidak irabazi dituzte, horietatik bi bakarrik gol bakarrez, bigarren jardunaldian Aloña Mendiren kontrakoa eta larunbatekoa. Hondarribiak azken momentura arte izan zuen gertu berdinketa. Izan ere, 90. minutuan sartu zuten tolosarrek bigarren gola, penaltiz. Porrotaren ondorioz, behera egin du Hondarribiak sailkapenean, baina ez gehiegi. Bederatzigarren jarri dira, zortzi punturekin. Kontuan izan behar da lehen sei jardunaldietan, Getariako Keta ezik, gainontzeko aurkari guztiak sailkapeneko goialdekoak izan dituztela berdeek. Eta hurrengo asteburua ez da salbuespena izango, zortzigarren postuan dagoen Zarautzen kontra jokatuko baitu Hondarribia futbol taldeak.

Hondarribia FE-ren asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Ohorezko Maila
  • Tolosa-Hondarribia  2-1
Lehen Erregionala
  • Hondarribia-Irun 1902  1-1
Gazteen Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Kostkas  1-4
Gazteen Lehen Maila
  • Landetxa B-Hondarribia  0-0
Kadeteen Lehen Maila
  • Behobia A-Hondarribia A  2-0
  • Hondarribia B-Behobia B  2-5
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila
  • Añorga-Hondarribia  7-0
Haurren Ohorezko Maila
  • Real Union-Hondarribia  2-3
Haurren Txiki Maila
  • Real Union-Hondarribia  2-1
Emak. Haurrak. 1. fasea
  • Hondarribia A-Oiartzun B  2-0
  • Hondarribia B-Oiartzun A  0-13
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.