Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mikel Albeniz eta Olatz Zabala irabazle II. Beñat Elzo bikainean

Mikel Albeniz donostiarrak eta Olatz Zabala irundarrak irabazi dute II. Beñat Elzo Mendi Lasterketa. Hiru probak elkartuta, 1.400 dortsal saldu ziren.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia,Irun
2015/11/02
II. Beñat Elzo berria

II. Beñat Elzo Mendi Lasterketako gizonen podioa

Mikel Albeniz donostiarrak eta Olatz Zabala irundarrak irabazi dute II Beñat Elzo Mendi Lasterketa. Igandean egin zen Hondarribian, 10.750 metroko ibilbidearekin. Orotara, 320 lagunek eman zuten izena, iaz baino gutxiago, baina kontuan izan behar da aurten mendi ibilaldia egin dela lehen aldiz, eta jende askok nahiago izan zuela ibilbidea oinez egin. Hori bai, hiru probak batuta, 1.400 dortsal saldu zituen antolakuntzak, iaz baino 400 gehiago. Bildutako dirua Jara Tome irundarrak duen SHUA gaixotasun arraroa ikertzeko bideratuko da. Albenizek bigarrenez irabazi du gizonen proba, 40:09ko denborarekin. Bigarren eta lehen hondarribiarra Gonzalo Carrion arraunlaria iritsi zen helmugara. Minutu eta ia erdi gehiago behar izan zituen Carrionek ibilbidea osatzeko (41:33), baina erorikoa izan zuen, eta ezbehar gabe ziur gertuago egongo zela. Iazko hirugarren postua hobetu du hondarribiarrak, baina penatuta helmugaratu zen, Elzo lagunari garaipena eskaini ezinda. Javier Urbano irundarra iritsi zen hirugarren tokian (42:14), Iñigo Tumas bigarren hondarribiarraren aurretik.
II. Beñat Elzo neskak

Olatz Zabala, txapela jantzita

Eta nesketan, Olatz Zabala irundar piraguista gaztea —Santiagotarrak Arraun Elkarteko presidentea da— igo zen podioko goiko koskara, 51:15eko denbora egin eta gero. Ana Cruz antxotarra (52:09) sartu zen ondoren, eta hirugarren beste irundar bat helmugaratu zen, Monika Telletxea (52:52). Sailkapena Martxa, estreinakoz Mendi lasterketaren ondoren familien proba egin zen, 1,5 kilometrokoa. Sekulako giroa bizitu zen familien lasterketan, 700 korrikalari bildu zituelarik. Bigarren aldiko berrikuntza nagusia mendi martxa izan zen, mendi lasterketaren aurretik ibilbide bera jarraituz egin zena. Eguraldia lagun, 350 lagunek burutu zuten Beñat Elzoren omeneko lehen mendi martxa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.