Nagusikleta herritarrengana zabaltzeko egitasmoa aurkeztu zuten atzo Puntala auzoko plazan. Mugikortasun arazoak dituzten eta beren etxeetan bizi diren adineko pertsonei zuzenduko zaie.
Aurtengo leloa 'Ni prest nago, eta Gipuzkoa?' izango da, eta Atzegiko iturrien arabera, "adimen desgaitasuna duten pertsonek administrazio publikoan legez dagozkion 100tik 2 langileko postuak sortzea aldarrikatuko" du.
'HONDargia, Hondarribiko bazterrak argituz, denok seguru senti gaitezen' izeneko proiektua aurkeztu dute Emeki elkarteak eta udalak. Hiriko puntu beltzak identifikatuko dituzte, "elkarlanean, hiri seguru bat sortzeko" asmoz.
Alkate berriak 58.866,25 euro kobratuko ditu urtean, Txomin Sagarzazu alkate ohiak 73.582,81 euro kobratzen zituenean. Udal gobernuko kide guztien soldatak ere jaitsi dituzte.
Larunbatean Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen Euskal Liburu eta Disko Azokan. Jon Balerdiren, Gotzon Plazaren eta Iñigo Legorbururen lanak saritu dituzte.