Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Danimarkan izan da Hondarribiko Udala, AuzoEKIN programa aurkezten

Aarhusen egindako nazioarteko kongresuan izan dira Josu Peña zinegotzia eta Olatz Gorriño teknikaria. Bakardadeari eta harreman sozialei buruzko kongresua izan da Danimarkakoa.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/18

AuzoEKIN programak denbora darama martxan Hondarribian, eta 2026a izan da herrian finkatu den urtea. Bakardade ez hautatua hainbat aldetatik borrokatzeko egitasmoa auzoz auzo banatzen da, eta hainbat erabiltzaile ditu gaur egun. Aste honetan, Josu Peña Gizarte Kohesioko zinegotzia eta Olatz Gorriño teknikaria Aarhusen (Danimarka) izan dira, bertan garatzen den bakardadeari eta harreman sozialei buruzko nazioarteko kongresuan, AuzoEKIN programa aurkezten. 

Bakardadeari eta gizarte isolamenduari aurre egiteko milaka modu daude, eta herri eta herrialde bakoitzak bere formulak ditu. Danimarkan egindako kongresuan hainbat adibide aurkeztu dira, horrela haien artean esperientziak partekatuz eta ekiteko modu berriak ikasiz. Udalak adierazi du haien parte hartzea Interreg Europe KORALE proiektuaren baitan izan dela. “Proiektu honen xedea bakardadeari eta gizarte-isolamenduari ikuspegi sistemiko batetik heltzea da, baita Europako eskualde eta erakundeen artean ezagutza eta esperientziak trukatzea ere”, adierazi du Hondarribiko Udalak.

Bakardade ez hautatuari aurre egiteko, lehenik eta behin herriko azterketa bat egin zen, eta bertan ikusi zen ikuspegi komunitariotik heldu beharreko arazo bat zela. Hori izan zen AuzoEKIN sortzeko lehen pausoa, eta hori bera azaldu du kongresuan Gorriño teknikariak. Proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu Gorriñok, azpimarratuz auzoek eta bertako bizilagunek duten garrantzia. “AuzoEKINen esku-hartzea hiru mailatan garatzen da. Batetik, pertsona bakoitzaren beharrei erantzuteko banakako esku-hartzeak daude; bestetik, komunitatea aktibatzeko ekimenak; eta, azkenik, auzoei eta herri osoari zuzendutako jarduerak. Horretarako, talde eragilea, talde estrategikoa eta eragileen mahaia baliatzen ditu programak, eragile eta ikuspegi desberdinak elkarlanean jartzeko”.

Peñak nabarmendu du horrelako esperientziak trukatzearen garrantzia handia dela, ulertuz lurralde bakoitzak bere baliabideak dituela, eta horiekin haien ekiteko formak sortzen dituztela. “Guretzat interesgarria da beste toki batzuetan zer egiten ari diren ezagutzea, eta, aldi berean, Hondarribian garatzen ari garen AuzoEKIN Europako beste erakunde batzuekin partekatzea”, esan du Peñak. AuzoEKIN martxan dagoen bitartean, zinegotziak argi du asko dutela ikasteko, eta horrelako esperientziek horretarako balio dutela. 

Auzoz auzo

Oraingoz, AuzoEKIN proiektua herriko lau eremuetan garatzen da: Amuten, Arkollan, Mendelun eta Alde Zaharrean.

  • Amuten: Kafe tertulia hilaren lehenengo asteartetan, 17:00etan, Amuteko auzo elkartean.
  • Arkollan: Kafe tertulia hilaren bigarren astelehenetan, 16:30ean, Ballestanean.
  • Mendelun: Kafe tertulia bi astetik behin, astearteetan, 11:00etan, Eguzki elkartean.
  • Alde Zaharran: Adimena pizten, hileko 3. asteazkenetan, 16;30ean, Kultur Etxeko 103 gelan.

Baina proiektua ez da ezer Auzozainik gabe. Horretarako, boluntarioak behar ditu udalak, egitasmoetan parte hartzeko, eta beste herritarrei haien laguntza eskaintzeko. Auzozain izateko aukera eta informazio guztia, udaletxeko web atarian dago. Hara joateko, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.