Ekainean hasi dituzte Jaizubiako errekako arroaren inguruko 2,5 hektarea lehengoratzeko lanak. Bertako flora eta faunari mesede egiteaz gain, uholdegarritasun tasak 2 zentimetro behera egitea ahalbidetuko dute lanek.
Jaizubia Zaldiketa Eskolak urtean lau pottoka heziko ditu bost urtez eta kirol eta aisialdi erabilera emango diete. Horretarako hitzarmena sinatu dute eta Hego Euskal Herriko lehena da.
Anagan Kopako 3. fasea maiatzaren 11etik 12ra jokatuko da Jaizubia Zaldiketa Eskolan. Euskadiko Hipika Federazioak antolatzen duen txapelketa da.
Asteburu honetan 2023ko Zaldi-jauzi I. Anagan Koparen finala jokatuko dute Irunen. Proba "oso lehiakorrak" aurreikusi dituzte antolatzaileek.
Finalak asteburuan izango dira, eta parte hartzaileak altuera ezberdinetan ariko dira, 0,50 eta 1,30 metro arteko jauziak egingo baitituzte.
Zubiaren eraikuntzak trafiko mozketak eragingo ditu ostegunean. Lanak oinezkoentzako ibilbidearen proiektuaren parte dira.
Ibilbide zirkular bat sortuko dute Jaitzubiako paduren inguruan. Horretarako, Bekoerrotako bidexka bat kenduko dute eta bidegorria osatu.
Egun, mehatxatutako espezieen katalogoan dago arrain hiruarantza. Gizakiaren eraginez gal ez dadin, Foru Aldundia espezie hori birpopulatzen ari da Hondarribian.
Zaldiak eta natura uztartzen dituen saioak eskainiko dituzte. Lehen astea hilaren 14tik 18ra izango da, eta bigarrena 21etik 25era.
Irun Hiria Sari Nagusia 'Nagore Otañoren Oroimenezkoa'-ren 30. edizioa izango da aurtengoa. Txapelketa goizeko 09:00etan hasiko da.
Hondarribiko Mintzalagun eta Gurasolagunei zuzenduriko ibilaldia da. Padurak ezagutzeaz eta ibilaldiaz gozatzeaz gain, euskaraz aritzea izango da helburua.
Udalak positiboki baloratu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak eginiko aldaketa.
Hilaren 2 eta 3ko lehen saioek izandako arrakastak beste bi ikastaro magistral antolatzera animatu ditu. Hilaren 16tik 17ra bigarrena egingo dute, eta 30etik 31ra aldiz, hirugarrena.
Ricardo Jurado adituak zaldiketan edota zaldien entrenamenduan hobetzen irakatsiko die eskualdeko ikasleei, urtarrilaren 2 eta 3an. Plaza kopurua mugatua izango da.