Formazioak eta bi protokolo zehatz lantzeko saioak egingo dira. Oiasso museoan izango dira hilaren 22an.
Herenegun atxilotu zuten hiltzailea eta gaur epaileak agindu du Martuteneko espetxera bidaltzea.
Herenegungo Irungo hilketa matxista "irmo gaitzetsi" du aldundiak, eta arazo estruktural honen aurka borrokatzeko konpromisoa berretsi dute.
Bost minutuko isilunea egin dute San Juan plazan, atzoko hilketa matxista gaitzesteko. Alkateak "familia barruko" hilketa "indarkeria matxista" dela nabarmendu du.
Berdintasun Kontseiluak eta udalak dei bateratua egin dute atzoko hilketa matxista salatzeko. San Juan plazan elkartuko dira gaur, osteguna (hilak 6) 19:00etan.
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.
Indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionala aktibatu zuen udalak, eta aurki herritarrek haien gaitzespena argi adierazi dezaten bide bat eskainiko dutela aurreratu dute.
Kanpaina berezi bat sortu du Irungo Udalak 60 urtetik gorako emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista identifikatzeko. Adin horietako emakumeak dira salaketa gutxien jartzen dituztenak eta sufritzen dutenen artean gehiengoa dira.
Oarso Bidasoan 434 salaketa erregistratu dira 2023an, iaz baino %6,89 gehiago. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban %6,2ko hazkundea izan dute indarkeria matxistagatik jarritako salaketek.
Mendebaldeko Saharan Marokok okupatutako lurretan bizi diren emakumeen borrokaz mintzatu da, Sultana Khayaren bizipenak ardatz. Khayak biolentzia pairatu eta bideo bidez dokumentatu du.
Indar polizial eta parapolizialen biktimek lege aitortza jaso dezaten mozioak onartzen ari dia Oarso Bidasoko udalbatzak. Horren gaineko erreportaje zabala egin du HITZAk.