Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kultura esparruan indarkeriak prebenitzeko formazioa eskainiko du aldundiak

Formazioak eta bi protokolo zehatz lantzeko saioak egingo dira. Oiasso museoan izango dira hilaren 22an.

kultura.irun
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/08

Gipuzkoako kultura eragileei begira eta indarkeria matxistak eta haurren kontrako indarkeria prebenitzeko tresnak eskaintzeko helburuz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura departamentuak prestakuntza programa bat eta protokoloak egiteko programa bat eskainiko ditu. Hain zuzen, indarkeriaren oinarrizko kontzeptuak haurren eta generoaren eskubideen ikuspegitik izenburua jarri diote saioari. Irunen hilaren 22an izango da (osteguna) Oiasso museoan, 19:00etatik 21:00etara.

Goizane Alvarez Kulturako diputatuak “zeharkako ikuspegiaren garrantzia” nabarmendu du eta adierazi du Kultura departamentuak “zaindu, babestu eta eraldatzen duen kultura” bultzatu nahi duela. “Protokolo eta prestakuntza horiek askotan ikusezin geratzen diren indarkeriak identifikatzen laguntzen digute, baita horiei aurre egiteko tresnak sortzen ere errespetutik, berdintasunetik eta eskubideetatik” azaldu du Alvarezek. Gaineratu du espazio kulturalak “guztientzat benetan seguruak” izatea bermatzeko modu bat dela saio hau.

Prestakuntza hau presentziala da eta bi bloketan bereizita dago, horietako bakoitza ordu betekoa delarik. Lehenengo saioan, indarkeria matxistari jorratuko da, eta bigarrengoan haurren aurkako indarkeria. Saio bakoitzean gaiari dagokion aditu bat egongo da.

Prestakuntzez gain, bi protokolo espezifiko landuko dituzte aipatutako bi indarkeria horiei aurre egiteko. Batetik, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa izango dute hizpide eta aplikazio eremuko emakume eta gizonekin egindako diagnostiko saioak, protokoloa aurkezteko aurrez aurreko bilerak eta bideo deien bidezko jarraipen telematikoa eskainiko dira.

Bestetik, haurren aurkako indarkeriaren aurkako protokoloa landuko dute. Saio honetan kulturaren sektoreko hainbat erakundetako arduradunekin egindako hasierako azterketa prozesu bat egingo dute, eta adingabeekin harremanetan dauden helduentzako jokabide kode bat garatuko dute. Protokolo saio hau aurrez aurre edota online jasotzeko aukera egongo da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.