
Goizean goiz Gabiria eta Ugalde industria-guneetan piketeak egin dituzte. Denden irekierarekin batera, piketeak Mendibil merkatal-gunera sartu dira eta Ertzaintzak hiru lagun identifikatu ditu.

Otsailaren 2tik 13ra arte iraungo du Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrematrikulatzeko epea.

Pio Baroja BHIko Batxilergoko bigarren mailako ikasleen giza fisiologiako irakasgaiko proiektuaren barruan, gazteengan odola emateak duen garrantzia landu dute, eta Gipuzkoako Odol Emaileen laguntza izan dute proiektua lantzeko.

28. edizioan zortzi kontzertu eskainiko dituzte ikasleek. Lehenengo kontzertua 'Musika egingo dugu' izango da hilaren 29an.

Liburuen bideo trailerren lehiaketa da eta DBH 1-2 multzoan izan dira garaile Iria Moreno, Yolanda Etxeberria, Ane Murias eta Sara Gomez.

Hondarribiko eskola eta ikastetxeetan hizkuntzen, eta zehazki euskararen erabileraren eta sustapenaren inguruko lanketa egiten ari dira ikasturte hasieratik. Orain arteko gogoetak udaletxean plazaratu zituzten iragan ostiralean.

Jaurlaritzari bost eskaera egingo dizkiote, tartean, eskoletako jantokiak "funtsezko zerbitzutzat" hartzea eta sukalde propioak ezartzea.

Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuko ikasle eta irakasleek Gaintxurizketako errepideko puntu iluna ezabatuko duen proposamena helarazi diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Erantzunaren zain dira orain.

KIUBek antolatutako lehiaketara 130 lan aurkeztu dituzte. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, eta DBH 1 mailako ikasleei begirakoa da lehiaketa.

Ikastetxeekin eta belaunaldi berriekin indarkeria matxistaren desagerpena lantzeko helburuarekin, tailerrak eta lehiaketak antolatu dira gai horretan sakontzeko.

Bigarren edizioan, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 30 ikasle taldek parte hartu dute gazteen artean euskara sustatzeko asmoz.

Guztira, 70 ikaslek ikasturtean zehar egindako 200 lan baino gehiago bisitatu ahalko dira ostiraletik, hilak 22, maiatzaren azken egunera arte.

'Iraganetik hona' lan berria estreinatuko dute datorren larunbatean, hilak 18, beste hainbat gonbidatu bereziekin batera, Itsas Etxean.

Urteroko antzerki tailerrez gain, ostegun honetan, hilaren 12an, Irungo Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek kontzertua eskainiko dute Oiasson.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

Pio Baroja Institutuko kideekin eskola-trukea egiten ari diren ikasle txekiar eta italiarrak udaletxean izan dira gaur.

padua hiriko 25 ikasleko talde bat Irunen da, Pio Barojako ikasleekin batera elkarlan egitasmo bat lantzen. Udalak harrera egin die italiarrei.

HH, LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek aurrerantzean egingo dituzten ekintzekin "adin guztietako ikasleak ahalduntzea, eragile aktiboak izatea eta sarean lan egitea" lortu nahi da.

'Zure kontsumoak mundu alda dezake' lelopean aurkeztu dute aurtengo lehiaketa; otsailaren 28ra arte parte har daiteke