Irungo Udalak 1.926.755 euro onartu ditu, 49 finantzaketa lerrori eragingo diena. Apirilaren bigarren hamabostalditik aurrera ahalko dira eskatu.
Espainiako Gobernuak katuen kolonien kontrola hobetzeko eta bultzatzeko diru laguntzak atera zituen urtarrilean, baina lehen aukera hori galdu zela esan du Elkarrekinek. Maiatzean bigarren deialdi bat ireki zen eta igandean itxiko da. David Nuñok erregistro bat sartu du HAZen bigarren aukera hori ez galtzeko.
Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzen laguntza ekonomikoa jaso ahalko dute ikastetxe, elkarte, herritar, establezimendu eta bestelako negozioek.
Kulturarekin lotutako elkarte eta eragileei bideratutako diru laguntzak dira martxan jarritakoak; hilaren 19ra bitartean egin dezakete eskaera interesdunek.
Hondarribia Abian planaren baitan kokatutako iniziatibak ekintzailetzaren sustapena eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa bultzatzea du xede.
Bihar biltzekoa den Ogasun Batzordean aurkeztuko du gobernu taldeak proposamena, eta onartuz gero, hilaren 18ko osoko bilkuran bozkatuko du udalbatzak.
Etziko Ogasun Batzordean proposatuko du goberrnu taldeak bonifikazioa; ostalari eta merkatarientzat onuragarria izan daitekeela neurria uste du Maria Serrano arloko arduradunak.
Gizarte Zerbitzuek pilatutako lan karga medio eskatzaileek ez dutela maiatzari dagokion diru-laguntza jaso diote sozialistek, eta egoera konpondu beharrean Lanbidera bideratu dituztela salatu dute.
'Itxeki Hondarribia!' diru-laguntza programaren irizpide aldaketaren ondorioz enpresa guztietara iristeko itxaropena du udalak.
Helburu nagusia "ahalik eta enpresa gehiengana" heltzea dela argudiatuta aldatu ditu irizpideak udalak; eskaera epea ekainaren 29ra arte luzatzea ere erabaki du.
Abuztuaren 1era arteko epea dute herriko eragileek era telematikoan kirol arloko diru laguntza eskatzeko.
Alor desberdinak sustatzeko deialdiak zabaldu ditu udalak. Hilabete bateko epea zabaldu dute eskabideak egiteko, ostiraletik aitzina.
Guztira 37.600 euro banatuko ditu udalak. Zabalik da eskaerak egiteko epea, eta hala mantenduko da irailaren 15era arte.
Hondarribiko Udalak, gehienez, 160.000 euro bideratuko ditu irabazi asmorik gabeko klub eta elkarteentzako diru laguntzetara.
Ikasmateriala hiriko dendetan erosteko laguntzak dira, eta gaurtik irailaren 29ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Horrez gain, familien araberako diru sarreren tarteak eguneratu dira, eskatzaile gehiagorengana iristeko.
37.600 euro banatuko dituzte orotara. Irailaren 15a izango da eskaerak egiteko azken eguna.
Ekainaren 16ra bitarte aurkeztu daitezke eskaerak. Orotara, 42.000 euro banatuko dituzte.
Besteak beste, turismo, hezkuntza, mugikortasun edo gizarte arloko saiakerak finantzatuko dituzte diru laguntza lerroaren bitartez.
Mendeurrenaren oroimenez zenbait ekimen antolatuko ditu Irungo Udalak, horien artean, 15.000 euroko aurrekontua duten diru laguntzak.
Eusko Jaurlaritzak bost milioiko laguntzak iragarri ditu hedabideentzat, %94a gaztelaniaz jarduten duten talde handientzat. Euskarazko tokiko hedabideak, laguntzarik gabe.