Ekainaren 16ra bitarte aurkeztu daitezke eskaerak. Orotara, 42.000 euro banatuko dituzte.

Hondarribiko Udalak jakinarazi du kultura departamentuak aurtengo diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu berri duela. Ekainaren 16ra arte aurkeztu ditzakete eskaerak elkarteek. Lotura honen bidez egin beharko dira. Juan Luis Silanes zinegotziak esan duenez, “ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizita arintzea” dute helburu laguntzek.
Orotara 42.000 euro banatuko dituzte. Laguntza hauek hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek ahalko dituzte eskatu.
Informazio gehiago kontsultatzeko, jo esteka honetara.