5K Milia Solidarioa kirol ekitaldiaren hamargarren ediziorako dena prest du BATek. Aurten ere bildutako diru guztia minbiziaren kontrako ikerkuntzara bideratuko dute.
Adin txikikoen eta master kategoriak jokatu dira eta harrobiaren osasun ezin hobea erakusteko baliatu zuten txapelketa. Donostian jokatu da.
Taldekako Kluben Ligan hartuko dute parte, aurreko denboraldiko emaitza gozoak oraindik dastatzen ari direla. Neskak Soriara (Espainia) joango dira eta mutilak Manresara (Herrialde Katalanak).
Ekainetik irailera iraungo dute udalekuek, eta 4 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei begirakoa da. Maiatzaren 31a baino lehen matrikulatzen direnei %10eko deskontua aplikatuko diete.
Espainiako 20 Urtez Azpiko Txapelketan jantzi dituzte dominak Agerraldek eta Martinezek. Gainera, Agerraldek Gipuzkoako errekor absolutu berria ezarri du.
Espainiako Txapelketa Absolutua jokatu da eta BATeko atleta askok marka pertsonalak hobetu dituzte. Besteak beste, Uxia Pereirak Galiziako errekor berria finkatu du.
Hilaren 23an iltzuliko da Bidasoko eskualdea zeharkatzen duen lasterketa. Dagoeneko 1.300 pertsonak eman dute izena.
Hirugarren postuan sailkatu dira, bai neskak eta baita mutilak ere. Euskadiko Master Txapelketan izan dira BATeko atletak ere eta bederatzi dominekin itzuli dira.
Zaragozako meeting-az gain, Mi Dulce Guerrero elkarteari Super Amara Gabonetako Krosean jasotako txekea banatu eta Zubia Kirolak-eko kirolariei kamisetak banatu dizkiete.
Euskadiko Kros Txapelketan izan da BAT ordezkaritza zabalarekin. Urrezkoa Ander Aramendik jantzi du soilik, baina taldeka DNA Txapelketako finalean egongo da BAT.
BATeko 18 urtez azpikoen taldeko hiru kide iritsi dira Espainiako Txapelketako finalera asteburuan; 23 urtez azpikoen taldean, ordea, lau kide iritsi dira, horietako bik domina lortu dutelarik. Beste hainbat atleta Ordiziako txapelketan izan dira.
Susana Ruizek ordezkatu du BAT beteranoen Espainiako Txapelketan. 16 urtez azpikoen artean, ordea, zazpi domina irabazi dituzte asteburuan Gasteizen. BATeko beste kirolari batzuk Euskadiko Federazioarekin Herrialde Katalanetan izan dira Federazio Autonomikoetako Espainiako Txapelketa lehiatzen.
Larunbatean gizonek lehiatu zuten maila igoerarako finala; igandean, ordea, emakumeek lehiatzeko txanda izan zen.
BATeko emakumeek Ohorezko Mailako finala jokatuko dute igandean. Gizonezkoek, ordea, Ohorezko Mailarako igoera jokatuko dute larunbatean.
BATeko absolutuek hogei domina irabazi dizute asteburuan Gipuzkoako Txapelketan, hamaika gizonek eta bederatzi emakumeek. Haurren Eskolarteko Txapelketa ere izan da asteburuan, banaka eta taldekakoa.
Ozta-ozta, baina, atletismoko finalera sailkatu dira BATeko emakumeak, bigarren urtez jarraian. Gizonezkoek ere badute zer ospatu, ohorezko mailara igotzeko jardunaldira igaro baitira.
BATeko emakumeen taldeak larunbatean lehiatuko du Leonen; gizonek, ordea, igandean Donostian.
200 metroetan finalera iristea lortu du irundarrak eta seigarren bukatu zuen. Aldiz, 60 metroetan brontzezkoarekin itzuli da.
Guztira 11 atleta arituko dira lehian asteburu honetan, hainbat diziplinatan eta Espainia mailan.
Lehenbiziko aldiz bizitu du esperientzia hau BATgirls taldeak eta balorazio "oso positiboa" egin dute.