Hirugarren postu bikoitza Euskadiko Kluben Kopan BATentzat
Hirugarren postuan sailkatu dira, bai neskak eta baita mutilak ere. Euskadiko Master Txapelketan izan dira BATeko atletak ere eta bederatzi dominekin itzuli dira.

Pasa den asteburuan, Euskadiko Kluben Kopa jokatu zen Anoetako Belodromoan. Urteko lehia esanguratsuena da atletentzat eta Bidasoa Atletiko Taldea nabarmendu egin zen aurtengo edizioan, hirugarren postua lortu baitzuten neskek eta mutilek. Taldearen esanetan, asteburuan lortutako emaitzekin berretsi egin da BAT dela Euskadiko talde hoberena.
Talde sailkapenean hirugarren sailkatu dira BATeko neskak, 71,5 punturekin. Aurretik sailkatu dira Reala eta Atletico San Sebastian. Baina, taldeka ez ezik, banaka ere emaitza izugarriak lortu zituzten neskek.
- Malen Martinez: 1. postua, 60 metro hesietan; emaitza, 8,64 segundo.
- Zuriñe Ceis: 1. postua luzera jauzian; emaitza: 5,73 metro.
- Ainhoa Idoiaga: 1. postua 800 metrotan; emaitza: 2:19,12 minutu.
- Naia Llorente: 3. postua altuera jauzian; emaitza: 1,64 metro.
- Irune Muguruza: 2. postua 200 metrotan; emaitza: 25,68 segundo.
- Goizane Garcia: 2. postua, pisu jaurtiketan; emaitza: 12,85 metro.
- Leire Martiarena, Irune Muguruza, Lucia Mariscal eta Alaine Agerralde:
- 2. postua 4×200 erreleboetan; emaitza: 1:41,73 minutu.
- Malen Orduña: 4. postua pertikarekin; emaitza: 2,90 metro.
- Noa Garcia: 5. postua jauzi hirukoitzarekin; emaitza: 10,18 metro.
- Alazne Etxebarria: 5.postua 400 metrotan; emaitza: 58,68 segundo.
- Irati Erro: 6. postua 3.000 metrotan; emaitza: 11:00,30 minutu.
- Junkal Etxegarai: 6. postua 1.500 metrotan; emaitza: 5:05,83 minutu.
- Leire Martiarena: 7.postua 60 metro lisoetan; emaitza: 8,02 segundo.
Gizonak hirugarren sailkatu ziren sailkapen orokorrean, 76 punturekin. Aurretik izan zuten Reala eta Durango Kirol Taldea. Honako hauek dira emaitzak:
- Iker Arotzena: 1. postua luzera jauzian; emaitza: 7,45 metro.
- Joaquin Alonso: 1. postua 200 metrotan; emaitza: 21,97 segundo.
- Imanol Gil: 3. postua 60 metro lisotan; emaitza: 7,11 segundo.
- Imanol Ibarbia: 3. postua pertikarekin; emaitza: 4 metro.
- Iker Anglada: 2. postua 800 metrotan; emaitza: 1:58,62 minutu.
- Gonzalo Tamayo: 2. postua pisu jaurtiketarekin; emaitza: 13,63 metro.
- Aritz Zuazo: 2. postua altuera jauzian; emaitza: 1,91 metro.
- Markel Garrancho, Ioritz Labandibar, Imanol Gil eta Iñaki Sanz:
- 4×200 erreleboetan 3. postua; emaitza: 1:30,49 minutu,
- Adrian Mazo: 4. postua 60 metro hesietan; emaitzarik ez zen erregistratu.
- Iñaki Sanz: 4. postua 400 metrotan; emaitza: 50,06 segundo.
- Gonzalo Fuentes: 5. postua 3.000 metrotan; emaitza: 8:57,86 minutu.
- Lukas Cabezon: 5.postua 1.500 metrotan; emaitza: 4:09,07 minutu.
- Ibai Anaut: 6. postua jauzi hirukoitzean; emaitza: 11,59 metro.
Euskadiko Master Txapelketa
Bederatzi dominekin itzuli da etxera BAT Euskadiko Master Txapelketa jokatu ondoren.
Imanol Gil: M35 kategorian txapeldun izan zen 60 metro lisoetan, 7,16 segundorekin. Halaber, urrezkoa jantzi zuen ere 200 metrotan 23, 16 segundoko emaitzarekin.
Bestalde, fondo erdiko eta hondoko lasterketan aritu zen Victor Madejon, M55 kategorian eta hiru aldiz jantzi zituen urrezko dominak. Batetik, 800 metroko proban, 2:22 minutuko emaitzarekin; bigarrenik, 1.500 metrotan, 4:43 minutuko emaitzarekin; eta, azkenik, 3.000 metrotan 10:00 minutuko emaitzarekin.
Jose Gomez de Arriba M40 kategorian aritu zen eta lehenengo postuan bukatu zuen 3.000 metroko lasterketa. Bere emiatza, 8:58 minutu izan ziren. Azkenik, Juana Usabarrena W70 kategorian aritu zen eta urrezkoa jantzi zuen 6,85 metrotan.
Abel Castañares M65 kategorian aritu zen eta bigarren postua bereganatu zuen 1.500 metroko lasterketan, 5:19 minutuko emaitzarekin. Jose Diz M55 kategorian lehiatu zen 3.000 metroko lasterketan eta zilarrezko domina jantzi zuen 11:42 minutuko emaitzarekin. Azkenik, 400 metro femeninoetan Susana Ruiz aritu zen W50 kategorian. Brontzezkoa irabazi zuen 1:10 minuturekin.