Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

Minbiziaren kontrako miliak, ekainaren 8an

5K Milia Solidarioa kirol ekitaldiaren hamargarren ediziorako dena prest du BATek. Aurten ere bildutako diru guztia minbiziaren kontrako ikerkuntzara bideratuko dute.

Zabaltza plazan aurkeztu dute ordezkariek ekainaren 8koa.
Imanol Saiz
Irun
2025/05/27

Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) antolatutako 5K Milia Solidarioak hamar urte beteko ditu aurten, ekainaren 8koa (igandea da) ekitaldi berezia izango da, beraz. Urtero bezala, kutsu solidarioa izango dute Irungo erdigunearen bueltan egingo dituzten kirol ekintza guztiek. Hain zuzen, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari emango diote aurten bildutako diru guztia. Zenbait proba ezberdinekin gozatu ahal izango da, barrutik zein kanpotik. Izan ere, Zabaltza plaza eta ingurua “kirolaren festa” izatea nahi du klubak, beste urte batez.

Urteroko ohiturekin jarraituz, Ttipi-Ttapa paseoekin ekingo diote egun handiari (9:30ean); 10:00etan, 5 kilometroko lasterka izango da; 11:10ean milia egokituko partaideen txanda helduko da; 11:30ean, milia erdia egingo dute aniztasun funtzionala duten herritarrek; 11:45ean, haurren milia izango da; 11:45ean, Euskadiko Milia Txapelketa jokatuko da; eta 12:10ean, urteroko martxa solidarioa egingo dute, herritar orori irekia. Irteera eta helmuga guztiak, Zabaltzan izango dira, egunaren eta festaren epizentro izango baita plaza.

Asteburu mugitua dator hirian, bereziki kirolari lotuta. Eskubaloiko Espainiako Errege Kopako azken fasea Artaleku kiroldegian jokatuko da, eta data garrantzitsu hori probestuz, elastika berezia atera du BATek, txapelketa honi keinu egiteko. Ibon Muñoz klubeko presidenteak, bide batez, irundar guztiak Artalekura gonbidatu ditu.

Irungo Udaleko kirol zinegotzi Borja Olazabal gaurko aurkezpenean izan da, eta aipatu du ekainaren 8an Kolon ingurutik pasatzea “luxu bat” izango dela: “Horrelako egitasmoek kirolak osasun tresna gisa duen balioa indartzen dute. BATen lankidetza altruistari esker, gainera, horrelako elkarteek bultzada ekonomikoa jaso dezakete beren lanarekin jarraitzeko. Eta BATek antolatzen dituen guztietan bezala, ekitaldia arrakastatsua izango da. Eskubaloiko Errege Kopa dela eta Irunera doazenak ere gonbidatzen ditugu hitzordu solidario honetan parte hartzera”, esan du.

Roberto Ramajo aldundiko kirol zuzendariak lehenengo edizioetan parte hartzeko “zortea” izan zuela aipatu du: “Hunkigarria da egitasmoa nola hazi den ikustea. Proba ezberdina da, inklusiboa, publiko guztiei irekia eta solidarioa. Gainera, oso egokia da Irunerako asteburu berezi bati lotzea, eskubaloiko Errege Kopa bezalako kirol-ekitaldiekin. Aldundiak babesten du dagoeneko klasiko bihurtu den hitzordu hau, Irungo kaleak kirolez, elkartasunez eta giro onez beteko dituena”, aipatu du.

Minbiziaren Aurkako Elkartearen izenean Gema Landetxe mintzatu da: “Ekitaldi horiei esker doako zerbitzuak eskaintzen jarrai dezakegu, bai pazienteentzat, baita haien familientzat ere, Irunen eta Hondarribian. Laguntza psikologikoa, gizarte arreta eta material ortopedikoaren mailegua (oheak edo gurpil aulkiak). Gainera, funts horiek ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen jarraitzeko aukera ematen dute. Gure egoitza Irunen dagoen arren, arreta Hondarribian ere eskaintzen da, eta pertsona guztiak edozein kontsultatara hurbildu edo deitzera animatzen ditugu”.

Izen emateak lotura honetan egin beharko dira. Informazio gehiago, webgune honetan kontsulta daiteke.

HITZA BATeko Adur Amilibiarekin izan da, eta bideoan jaso ditu hark ekainaren 8koaren harira esandakoak:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.