amaguadalupekoa

Ioseba Amunarrizek jasoko du aurtengo Urrezko Intsignia

Hondarribia AEko patroiak jasoko du aurtengo intsignia, hondarribiarrek hala erabakita. "Urte luzez, traineruaren brankan, herri baten ilusioa gidatu" duela aipatu dute udaleko iturriek.

Kontxako Banderaren harira, Lurraldebus-ek zerbitzua indartuko du

Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.

Asteburu gazia Oarso-Bidasoko traineruentzat

Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruek lehia izan zuten atzo Pasaiako badian. Lehen sailkatuen artean, Oarso-Bidasoko ontzirik ez.

[Argazkiak] Ama Guadalupekoa, hamabosgarrena poltsikoratzeko "prest"

Ama Guadalupekoako arraunlariak "indartsu eta ilusioz" daude iganderako, atzo lortutako bigarren postuaren ondoren. Emakumeak berriz, "posturen bat harramazkatzera" joango dira igandean.

Ondarroan izango du lehia Ama Guadalupekoak

Eusko Label ligaren barruko XXXIX. Bandera-Cikautxo SN jokatuko dute larunbatean.

Arrauna. Ama Guadalupekoa. Emakumeak.

Emakumeen trainerua omenduko du Olagarro elkarteak

Laugarrenez omenduko du Olagarro elkarteak Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen taldea; "sostengua" adierazteko helburuarekin antolatu dute hitzordua.

KAE 1 mailara igotzeko aukera izango du Hondarribia B-k asteburuan

Play-offa bi estropadatan lehiatuko dute lau traineruk, Kantabriako uretan. Baliteke horietako hiruk lortzea zilarrezko ligara igotzeko txartela.

KAE 1 Ligara igotzeko play-offean lehiatuko da Hondarribia B

Sailkapenean hirugarren, goiko mailarako txartela lortzeko arraunkadak emango ditu 'Ama Guadalupekoak' hurrengo asteburuko play-offean.

Laugarren urtez jarraian, Zarauzko bandera etxera

Zarauzko ikurrina lortu du Hondarribiak ondoz-ondoko laugarren urtez. Euskotren Ligari ur berdinetan eman diote amaiera asteburuan.

Hondarribia Bertako Igogailuak traineruak asteburuan bukatuko du liga.

Zarauzko ikurrina bikoitzarekin bukatuko dute Euskotren liga

Gizonen eskifaiak ere bi bandera izango ditu jokoan Zarautzen; B traineruak Zarautzen eta Kantabrian arraun egingo du asteburuan.

Mugikortasun Asteko ikastetxeetako marrazki lehiaketak baditu irabazleak

Ama Guadalupeko Lara Galdeano, Egiluzeko Daniela Garciandia eta Talaiako Nora Perez izan dira aurtengo garaileak. Hiruek sari ederrak jaso dituzte.

KAE 1eko lehen estropadan, Hondarribia hirugarren

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian hirugarren sailkatu da, Pasaian, 'Ama Guadalupekoa'.

Hondarribia FE futbol

Asteburuko kirol emaitzak

Partidak berreskuratu dituzten futbol eta saskibaloi taldeen asteburuko emaitzak.

Haur parkeak Satarka

Ikastetxeen inguruak hobetzeko proiektu pilotua martxan jarriko du udalak

Haur eta lehen hezkuntzako Ama Guadalupekoa ikastetxeari egokitu zaio esperientzia pilotua; ingurua hobetzea eta atseginagoa izatea dira helburu nagusiak.

[Galeria] Danbor jole txikiek girotu dituzte kaleak

Urtero legez, haurren danborradak Hondarribia zeharkatu du. Txikiak izan arren, gogotik jo dituzte danborrak ehunka herritar begira zituztela.

Hegoi Belategi
Judo Oier Goikoetxea Lidia Yarza

Lidia Yarza eta Oier Goikoetxea, Europako Kopara

Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Lidia Yarza eta Oier Goikoetxea Galizian dira, asteburuan A Coruñan egingo den gazteen Europako Kopan lehiatzeko asmoz. Jon Pascualek zilarrezkoa lortu zuen haurren Espainiako Txapelketan.

Asier Perez-Karkamo
Ama Guadalupekoa Judo

Sei hondarribiar eskolarteko Espainiako Judo Txapelketan

Haurren Mailan, Unai Bermejo (-42 kilo), Javier Estevas-Guilmain (-55) eta Jon Pascual (+66) lehiatuko dira. Eta kadeteetan, Aitor Goikoetxea (-46), Antxon Lekaroz (-60) eta Maialen Ramos (-63).

Asier Perez-Karkamo
Iokin Sagarzazu Ama Guadalupekoa

Iokin Sagarzazu brontzea, hirugarrenez, Espainiako Txapelketan

Valentzian ikasi eta bizi den Iokin Sagarzazu hondarribiarrak brontzezko domina lortu zuen asteburuan Pinto herrian (Madril), Espainiako Judo Txapelketa absolutuan. 60 kilotik beherako mailan lehiatu zen hondarribiarra.

Asier Perez-Karkamo

Amako judokek bi domina lortu dituzte gazteen Euskadiko Txapelketan

Oier Goikoetxea txapeldun geratu da -60 kiloetan, eta Iker Otegi hirugarren -66tan

Asier Perez-Karkamo

Arraunlarien omenaldiak segida izango du kirol kaian, gauez

Basque tabernak eta Q Hondarribia diskotekak bat egin dute hilaren 22an Hondarribiko arraunlariei egingo zaien omenaldi herrikoiarekin. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako, baina nagusia arratsaldean izango da, Arrantzaleen Bentan egingo den bazkariaren ondoren. Nahi duenak, festa luzatzeko aukera izango du kirol kaian.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago